Girona
Martxoaren 16an, KORRIKA Gironan, Centre civic eta Porqueres eta Gironako euskaldunek antolatuta.
Harremanetan jartzeko: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
Egitaraua:
Bagarelako, herriak harro! amazigheraz
Barakaldoko Agharas elkartearen eskutik, hemen amazigheraz, Afrikako Iparraldeko hizkuntza gutxitua:
KORRIKAren hasiera egunaren aurkezpena (2024/03/11)
Dena prest Irunen, 23. KORRIKAri hasiera emateko
Datorren ostegunean, martxoaren 14an, Irunen hitzordu garrantzitsua du Euskal Herriko jendarteak; izan ere, “Harro Herri” lelopean, 23. KORRIKA bertatik abiatuko da, arratsaldeko 16:00etan. Goiz-goizetik giro ezin hobea izango da hirian, hainbat ekimen antolatuta.
Egun osoko jaia prestatu dute Irungo herritarrek 23. KORRIKAri hasiera emateko. Egitaraua goizeko 11:00ak aldera hasiko da, Gazte Korrikarekin, eta goiz osoan hainbat ekimenek alaituko dute eguna: Muxikoak (Almudena Grandes plazan), bertso triki-poteoa eta artisau-azoka, besteak beste. HEMEN KORRIKAren HASIERA EGUNEKO INFORMAZIO GUZTIA.
Ondoren, 15:30 aldera, 23. KORRIKAren hasiera-ekitaldia izango da, San Juan plazan instalatuko den oholtzan. Bertan, AEKren hainbat eledunek hastapena emango diote lasterketa erraldoiari, Maddi Sanz arpa-joleak eta Koldo eta Xabi Sorzabalbere txalapartariak lagundurik.
Behin mezua lekuko barruan sartuta, 16:00etan abiatuko da KORRIKA. Lehen kilometroa Bidasoko AEK euskaltegiko 11 irakaslek egingo dute. Euskaltegiko zuzendari Beñat Alzagaren esanetan, «Lehen kilometro horrek islatuko du, alde batetik, euskaraz bizitzeko kemena; bestetik, KORRIKAk hauspo izan nahi duela Irunen euskalduntze-lanak tinko aurrera egiteko».
Lehendabiziko gauaren bila KORRIKAk Lapurdin barrena segitzen duen bitartean, Irunen jaiak segituko du, kontzertu eta ekitaldi anitz (denak Mosku plazaren inguruan): Burrunba elektrotxaranga tabernetatik, eta Esne Beltzaren zein Bad Sound-en kontzertuak agertokian. Horrez gain, bi txosna ere egongo dira edariez horniturik eta beste bat jatekoez, Moskun bertan, 12:30etik gauerdira arte.
Egin zaitez laguntzaile
Korrika laguntzailea izatearen abantailak
-
Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...
-
Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.
-
Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...
-
Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.
...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.
Eskerrik asko!
Imbaburako kitxuek ere itzuli dute 23.mezua harrotasunez (audioa)
Imbaburako (Ekuador) lagunek ere itzuli dute KORRIKAren mezua:
16. LAGUNTZAILE ZOZKETA. IRABAZLEAK (2024/03/15)
Astero zozketak egingo ditugu Korrika Laguntzaileen artean. Hurrengoa martxoaren 15ean egingo dugu. Zorte on!
Hemen sariak:
1.GABIREL AGIRRE ARRIETA (Gasteiz). Garaiko landetxean asteburua eta gosaria bi lagunentzat, Alluitz Natura parkean "Artzai egun batez" ekintza burutzeko bonu bat (bi heldu eta bi ume eta) eta Isturitzeko harpeak ikusteko bost sarrera.
2. BERNARDO RODRIGUEZ GONZALEZ (Ortuella). Bilboko Kokken jatetxean bi lagunentzako menua + ardo botila, Athletic Museorako bi sarrera, Areatzako bainuetxerako bi lagunenzako opari-txartela eta Añanako Gatz Harana fundazioak emandako gatz-sorta bat eta Kadreitako Anko kontserbak.
3. AINARA CESPEDES ARISTU (Irunberri). Hernaniko Iparragirre sagardotegian lau lagunentzako menua (2 menu bikoitz), Chillida Leku bisitatzeko bi sarrera eta EHZ Festibalerako bi sarrera bikoitz.
4. JOXE TELLADO CORCHETE (Pasaia Antxo). Gasteizko Zazpi jatetxean bi lagunentzako menua, Mugitu/Urbasa abentura parkeko rokodromorako lau sarrera eta Añanako Gatz Harana fundazioak fundazioak emandako gatz-sorta bat eta Kadreitako Anko kontserbak.
5. MYRIAM CACHENAUT (Angelu). Iruñeko Katakrak kantinan infu-bizkotxoa bi pertsonentzat eta Katakrak editorialeko euskarazko liburu bat, Areatzako bainuetxerako bi lagunentzako opari-txartela, eta EHZ festibalerako bi sarrera bikoitz.
Zeren zain zaude Laguntzaile izateko? Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean (300 sari baino gehiago), deskontuak, abantailak... eta garrantzitsuena, 15 euroren truke, KORRIKAren parte izango zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.
Gdansk
Martxoak 14. 9:00etan, Basque Trade&Investementen eskutik
Harremanetan jartzeko: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
Sao Paolo
Martxoaren 17an. Basque Tradek antolatuta.
Non? Avenida Paulista, 1636 – Conjunto 1110 – Bela Vista, SP
Harremanetan jartzeko: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
Munich
Martxoaren 24an izango da. 10:30ean batuko dira Max-Joseph plazan (Staatsoper-aren plaza), petoak banatu eta beroketa ariketak egiteko! 11:00etan hasiko gara korrika, eta Geschwister-Scholl plaza bitarteko tartea zeharkatuko dute. KORRIKAren ostean, Eusko Jaurlaritzaren "Basque Trade & Investment" bulegoan aperitifa izango dugu 12:00 - 13:00 bitartean, elkar hobeto ezagutu eta indarberritzeko! Leopoldstraße 29 -n dago, oinez joateko moduan.
"Basque Trade & Investment"ek antolatuta.
Harremanetan jartzeko: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
Brusela
2024ko martxoaren 9an Korrika Bruselan, Euskal etxeak antolatuta. 14:00etan Parc-en.
BIDEOA IKUSTEKO EGIN KLIK IRUDIAREN GAINEAN EDO HEMEN.
Harremanetan jartzeko: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.