Korrikaren mezua náhuatl hizkuntzara itzuli dute
Náhuatl hizkuntzara itzuli du Patrick Johansson UNAMeko Filosofia eta Letren fakultateko irakasleak. Milpa Alta, Tlacotenco eta inguruetako hizkuntza gutxiatua da, gaur egun, Mexiko Hiriak irentsitako eremua.
En colaboración con Etxepare, concurso de videos de Korrika
Los premios serán los siguientes:
- Premios lectorados: barnetegi online para dos personas organizado por AEK.
- Premios Euskal Etxeak: barnetegi online organizado por AEK para dos personas.
El vídeo ganador se dará a conocer en la página web del Instituto Vasco Etxepare el 29 de marzo.
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
Sariduna izan zara? Bidali argazkia!
Ostiralero hainbat sari zozkatzen dira Korrika laguntzaileen artean: asteburuko egonaldiak, otorduak, erosketa-bonoak, saskiak, etab. Hamaika babeslek egin dute 22. korrikaren aldeko ekarpena, eta horiei esker Euskal Herri osoan banatu dira opariak. Zu izan al zara saridunetako bat? Horrela bada, atera argazki bat saria gozatzen eta bidali Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera.
Dagoeneko, 18 egun baino ez dira falta Korrika Amurriotik abiatzeko. Egun 9.400 inguru gara, eta Korrika amaitu orduko 11.000 Korrika laguntzaile izateko erronka proposatu dugu. Batu zaitez gure sarera!
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
Brusela
Bruselan ere KORRIKA antolatu dute aurten eta inguruko euskaltzaleak gonbidatu nahi dituzte.
Martxoaren 20an egingo dute eta egitarau zabala antolatu dute. Bruselan, Warendepark / Royal Park-en dagoen musika kioskoan (Brussel- Centraal tren geltokitik 5 bat minutura oinez) egingo dute.
EGITARAUA:
13:00etan: Elkartu eta hasiera. Korrika petoak salgai egongo dira!
13:30ean: KORRIKA! Arabako Trebiñu aldean erositako kilometroa korrituko dugu!
14;00tan: Pintxo-pote euskalduna!
Parkean lortzen dugun diru guztia, Korrikako kilometroa ordaintzeko, eta beraz, AEK laguntzeko izango da.
15:30ak aldera: Vlaams Huis-era joango gara. Royal Park-etik 10 bat minutura dagoen Vlaams Huis-en Korrika jaiak jarraituko du!! (Helbidea: Druperstraat 20)
Oaxacatik Zapoteco hizkuntzan jaso dugu mezua
Oaxaca inguruetara ere iritsi da KORRIKAren aldarria eta zapoteco hizkuntza gutxiagotura itzuli dute aurtengo mezua. Javier Castellanos arduratu da itzulpenaz. Biztanleriaren eta Etxebizitzaren XII. Errolda Orokorraren bidez, 2,011 udalerri identifikatu zituzten, eta horietako bakoitzean biztanleriaren % 5k edo gehiagok hitz egiten du zapoteco hizkuntza. 1.186 herri daude, eta horietan 10 pertsonak edo gehiagok hitz egiten dute hizkuntza. Hala ere, zapotecoaren baitan, hainbat dira dauden aldaerak.
Chiapasen Maya Tsotsil hizkuntzara itzuli dute mezua
Chiapasetik iritsi zaigu erronkara batu diren bigarren komunitatearen mezua. Zehazki, Maya Tsotsil hizkuntza gutxiagotura itzuli dute 22. Korrikaren mezua, Zinacatan inguruko dialektoa erabiliz. Sna jtz'ibajon elkarteko kideak arduratu dira itzulpenaz, Guadalupe de la Torre Sanchez eta Juan Benito de la Torre Lopez.
Medellin
Antolatzailea
Fundación Centro Vasco Gure Mendietakoak
Adin guztietako 20 bat laguneko taldea. Euskal Etxeko kideak eta ikasleak.
Egitaraua
Zehazteke. Medellinen KORRIKA txiki bat egingo dute Euskal Etxeko kide eta ikasleekin.
New York
Antolatzailea
Euzko Etxea of New York
New York hiriko euskal etxeko kideei eta bertan bizi den euskal komunitatea eta lagunei zabalduta egongo da ekintza.
Egitaraua
Korrika txiki bat egingo dute apirilaren 2an, larunbata, eguerdiko 12:00etan Central Parken.
Varsovia
Antolatzailea
Etxepareren Irakurletza - Varsoviako Unibertsitatea
Euskara eta Euskal Kultura ikasten ari diren Varsoviako Unibertsitateko ikasleak eta Euskal Herriko Erasmus ikasleak.
Egitaraua
Apirilaren 7an Varsoviako Unibertsitatean Euskara eta Euskal Kultura ikasten ari diren ikasleen eta Euskal Herriko Erasmus ikasleen KORRIKA eta euskal festa.
Varsoviako Unibertsitateko campus nagusitik abiatuta, Varsoviako Krakowskie Przedmiescie kale nagusian zehar.
KORRIKA ostean bertso eta euskal dantzen tailerra Euskal Herriko ikasle eta poloniar ikasleen artean.
Helsinki
Antolatzailea
Etxepareren irakurletza - Helsingin Yliopisto
Euskal ikasle eta Helsinkiko euskaldun taldea edo interesa duen edonor batzea da asmoa.
Egitaraua
Apirilak 1ean KORRIKA txiki bat antolatuko dugu Helsinkin eta ondoren pikoteo euskaldun bat antolatuko dugu. Aldez aurretik ikasleekin KORRIKA zer den landuko da eskura jarri zaizkigun materialekin, eta kultura klaseak erabiliko ditugu oinarrizko euskal dantza batzuk zein herri kirol batzuk ikasteko.