Donibane Garaziko adierazpena aurkeztu da, “HITZEKIN. Denok euskara doan” dinamikan
Duela bi aste aurkeztu zen “HITZEKIN. Denok euskara doan” dinamika, Korrikaren ingurumarian sortutakoa, doako ezagutzaren unibertsalizazioaren beharra jorratuko duena, hain zuzen ere. Ekimenaren gakoa da azpimarratzea euskara ikasi nahi duten herritarrek dohainik jarduteko parada izan behar dutela.
Gaur, ordea, Korrikaren bosgarren egunaren barruan, ekimena beraren barruan dagoen beste ildo bat aurkeztu da: Donibane Garaziko adierazpena. AEK ez ezik, beste euskaltegi askoren ordezkariak daude agiri horren atzean. Hauek dira gaur zabaldutako adierazpenaren sinatzaileak:
BATUZ Euskaltegi Elkartea (Altza-Urumea, Ulibarri, Urrats, Ilazki, Hitzez, Legazpi6, Herri Jakintza, Udaberria), AEK, Juan Mateo Zabala euskaltegia, Gabriel Aresti euskaltegia, Errioxako IKA, Bai&by, Gotzon Garitanoaindia euskaltegia, HEGOALDE euskaltegia, Bilbo Zaharra euskaltegia, Maizpide.
Adierazpenarekin, Euskal Herriko administrazio nagusiei dei egiten diete, bertan halaxe jasota: “Unea da euskal herritar orori euskara ikasteko bidea doakoa izan dakion neurriak hartzeko. Proposamen eta bide ezberdinak ezagutzen ditugu. Elkar gaitezen eta osa dezagun, elkarlanean, eta berandu baino lehen, guztiok doan ikasteko bide-orria”.
Gaur, Donibane Garaziko Gau Eskolaren atarian, Alizia Iribarren Anduezak, AEKren Koordinatzaile Nagusiak, adierazpena irakurri du, bertako hainbat ikasle ere bertan zirela.
Era berean, segituan, bertatik hasita, 22. Korrikak hartu du Donibane Garaziko adierazpenaren kilometroa (2022-04-04/ 1062 KM/ 17:06), eta han bildutako guztiek parte hartu dute.
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
Galegora ere itzuli dute KORRIKAren mezua
Erriberak ere ezin hutsik egin Korrikari, eta Cadreitan ziren lagunak biderkatu egin dira herriz herri. Taldetxoa talde bihurtu da, eta taldea tropel, Castejon, Corella eta Cintruenigon zehar, jendetzarekin zeharkatzeko nafar hegoaldeko hiriburua. Bidean ez dira falta izan txapligoak, bengalak, pankartak eta beste, Erribera euskaldunaren aldeko oihu artean. Aldarriak Tutera hauspo betean pasa du, eta sorpresa izan da Cadreitan. Aitziber Sarasolari omenaldi hunkigarria egin zaio euskalgintzari egindako ekarpena aitortzeko. Bere argazkia furgonetan jartzeaz bat, Izarren Hautsaren doinuak entzun dira... AEK-ko kideak eta korrikalariak, eskuz esku, Korrikaren eta Sarasolaren bideari jarraiki, indarrez eta pozik!
Iparralderantz, Zarrakaztelu eta Zangozatik, Zaraitzu ibarrean gora, bagoaz!
Hemen eguneko irudiak bideo-kronikan bilduta:
Hauexek egunak emandako argazkiak:
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.
Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
Elurrak ez du KORRIKA eten! Nahiz eta gauerditik aurrera Araba eta Nafarroa zuriz jantzi, euskararen epeltasunean eta korrikalarien babesarekin aurrera egin du KORRIKAK. Sakana inguruan elurpean egin ditu orduak, baina hori ez da oztopo izan lekukoa eskuz esku ibiltzeko. Goiz osoa eman du Iruñerrian barrena, herriz herri eta auzoz auzo zabaldu dute euskararen aldeko aldarria. Jendetza batu da KORRIKAra eta Nafarroa euskaldunaren aldeko oihuak izan dira nagusi. Zizur Nagusia, Astrain eta Obanosekin igaro da, baita Utergatik ere. Bertatik lehen aldiz pasatu da, gainera.
Arratsaldean, Garesko kaleak hartu ditu KORRIKAk. Duela 3 urte bertatik abiatu zen 21. edizioa eta gaur ere kaleak txiki gelditu dira. Asko eta asko izan dira Euskal Herriko hainbat bazterretatik hurbildutako euskaldun eta euskaltzaleak. Hegoalderantz hartu du bidea eta iluntzean Tafallaren txanda izango da.
Bideo-kronikan gaurko momenturik berezienak bildu ditugu:
Hemen gaurko egunak utzitako irudiak:
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.
Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
Eguraldia lagun ez badugu izan ere, lehendabiziko gauean Hego Uriben eta Durangaldean tinko eutsi diote korrikalariek lekukoari Gipuzkoara ailegatu arte. Behin Eibar eta Elgoibar pasata, Deba ibarrean gora, kazkabarra eta euria tarteko, elurrak harrapatu gaitu Urbina inguruan. Magikoa izan da lasterketari eutsi dion taldetxoaren ausardia, eta Gasteizek ongi etorri hotz bezain beroa egin dio KORRIKAri. Hamar irribarre ehun bihurtu dira, eta gero mila, errepide bazterretan, eta tropela demasa izan da Gasteizko hogeitaka kilometroetan. Gauarekin bat, euskararen aldeko aldarria Agurainerantz doa, gauerdiak Sakanara ailegatzen harrapatzeko. Bihar KORRIKAk Iruñea hartuko du.
Bideoan bildu ditugu gaurko irudirik berezienak:
Eta gaurko argazki galeria hemen dago ikusgai:
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.
Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
Bukaera eguneko herri bazkarirako tiketak salgai!
Badoa KORRIKA Donostiarako bidean, tipi tapa...
Bukaera egunean, apirilak 10, Donostian, herri-bazkaria egingo dugu Trinitate plazan.
Tiket salmenta, zabalik HEMEN (azken eguna. apirilak 4)
Bi txanda egongo dira: 13:30ean eta 15:00etan
Herri bazkarirako menuak: arrunta, beganoa eta haurrentzat ere bai.
UMEENTZAKO MENUA:
-
Arroza barazkiekin
-
Eusko Labela duen haragiaz egindako hanburgesa Arabako Patatekin
-
Postrea
Prezioa: 10 euro
MENU BEGANOA:
-
Euskal Baserriko Arrautza pistoa
-
Barazki eta Eusko Labeldun ahuntz-gazta errearekin egindako arroza
-
Idiazabal Gazta sagar menbriloarekin
-
Euskal Sagardoa
Prezioa: 15 euro
MENU KORRIKA
-
Baserriko Txerri produktuak: urdaiazpikoa, txorizoa eta patea
-
Bakailao ajoarrieroa temperatura baxuan egindako Euskal Baserriko Arrautzarekin
-
Euskal Esne Bildotsa burduntzian
-
Idiazabal Gazta sagar menbriloarekin
-
Euskal Sagardoa
Prezioa: 20 euro
OHAR GARRANTZITSUA:
ADI! Menu mota bat aukeratu, kopurua aukeratu eta saskira gehitu.
Horren ostean, beste menu mota bat aukeratu nahi baldin baduzu, erosketarekin jarraitu botoia sakatu beste menu mota bat aukeratu eta saskira gehitu nahi duzun kopurua.
-
Tiketak ezin izango dira bueltatu.
-
Tiket bakoitza pertsona batentzat balio izango du.
-
Tiketa aurkeztu beharko da sarreran egongo den pertsonari, telefonoan zein paperean inprimatuta.
22. korrika txalo artean abiatu da Amurriotik, lehendabiziko metroak Amurrioko AEK-ko irakasleen eskuetan egin ditu lekukoak. Merezitako omenaldia 40 urtez euskara irakasten aritu direnentzat.
Herrian hainbat kilometro egin ditu jende artean, Amurrioko herritarrek eta bertaratutakoek izugarrizko babesa adierazi diote KORRIKA-ri. Aiaraldean barrena jendetza ibili da korrika, Arespalditza, Menagarai eta Artziniega zeharkatu ditu. Artziniegako alde zaharrean ere giro ederra izan da. Ondoren, Araba atzean utzita Bizkairantz abiatu da. Enkarterrin egin ditu Bizkaiko lehendabiziko orduak, Balmaseda eta Zallan jendetza egon da KORRIKAren zain.
Hurrengo orduetan Arabara egingo du berriz jauzi, eta gauerdia baino lehen Bizkaira sartuko da, bigarrenez, Hego Uribetik, hain zuzen ere. Bertan emango ditu zenbait ordu eta Durangalderantz abiatuko da.
Honakoa gaurko irudiez osatutako bideoa:
Hemen gaurko argazki bilduma:
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.
Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
Abiatu da 22. KORRIKA Amurriotik Donostiarako bidean
Heldu da momentua, 22. tantoa egitekoa, 22. Korrika abiatzekoa!!
Euskararen aldarria daraman lekukoa irten da Amurriotik, azkenik, eta Donostian izango da 11 egun barru.
Hasiera-ekitaldia Kaitin Allendek gidatuta eta Neomak taldearen parte-hartzearekin. Aitziber Balantzategi AEK-ko eledunak eman du hasiera diskurtsoa (hemen dago irakurgai, euskaraz, gazteleraz eta frantsesez). Ondoren, azken eguneko mezu sekretua sartu du lekukoan Asier Amondo KORRIKA arduradunak.
Lehendabiziko kilometroak
Amurrioko AEK euskaltegiko irakasleek eraman dute lekukoa lehendabiziko kilometroan: Iñaki Ibarluzea, Maite Ibarluzea, Ione Ugarte, Mariyer Egia, Maite Benito eta Aintzane Pradera. Aiara Dantza Taldeak agurra eskaini die. SOS AIARALDEA-TUBACEX- ACERALAVAko euskaltzaleek, bigarrenean. Korrika egiten ikusi ditugu Amurrioko Gazte Mugimenduko eta Hezkuntza Publikoaren Sareko lagunak, eskoletako eta ikastolakoak, osasun langileak, Udaleko ordezkariak… Ikusi hemen eskualdeko kilometro eramaileak.
Jaiak aurrera darrai!
Korrikak Aiaraldea zeharkatu bitartean, Amurrion jai giroan jarraituko dute. Hemen hasiera eguneko jaiaren egitaraua.
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
Hasiera eguna. AEKren diskurtsoa (2022/03/31)
Errumanierara itzuli dute 22. korrikaren mezua
Iban Iñaki (komunikazioa)Gehiago...
Serer hizkuntzan ere jaso dugu mezua
Wolof hizkuntzara itzuli dute Korrikaren mezua
e-Korrikaren ipuin sorta kaleratu du Mutualiak
Beste behin, Mutualiak e-Korrikako ipuinak liburua formatu digitalean kaleratu ditu eta, ahal bezain azkar, paperezko edizioan eskuratu ahal izango da. Hemendik deskargatu dezakezue.
Korrikaren 20. edizioan KORRIKA sortzaileei egin zitzaien omenaldia, eta horien artean Urtsa Errasti dago, Mutualiako presidentea. Hori dela eta, Mutualiak ere omanaldia egitea erabaki zuen. Dagoeneko e-Korrikaren 2 edizio egin dituzte. Mutualiako langileek idatzitako ipuina da (horietako asko euskaraz ikasten ari dira) eta gainera hainbat esparrutako pertsona esanguratsuen laguntza ere izan dute. Oraingoz edizio digitalean dago eskuragarri.
Aurten e-Korrikaren 3. edizioa egingo dute. Aurrekoetan bezala, lekukoa e-maila izango da eta Mutualiako langileen artean bidaiatuko du. Edizio honetan, e-Korrikak ibilbide birtuala egingo du Mutualiako egoitzetatik eta kilometro bakoitzean Mutualiako langileek euren lana eta euskara uztartzen dituen mezu bat idatziko dute. Amaieran, mapa bat argitaratuko dute ibilbidea eta mezu guztiekin.
Mutualiak hamarkada bat darama lanean euskara ere lan eta zerbitzu hizkuntza izan dadin, eta e-Korrika proiektua lan munduan euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin sortu zen.
Jarraitu KORRIKA zuzenean webgune honetan
Webgune honetan une oro KORRIKA nola doan zuzenean ikusteko aukera egongo da.
• AEK-KORRIKAren webgunean eta sare sozialetan: Korrikaren argazkiak egunez egun, bideokronikak (Youtuben), 24 ordutako jarraipena, Twitter, Facebook eta Instagram bidez. Whatsappez nahiz Telegram-ez berariazko zabalpena.
• EUSKAL HEDABIDEAK ELKARLANEAN: Amurrioko Korrika hasiera/zuzeneko saio berezia, Korrika zuzenean Amurriotik Donostiara eta Amaiera egunean berriro zuzenean/saio berezia. (Zuzeneko saio horiek telebistaz/Internetez/irratiz)
• HAMAIKA TELEBISTA:
Zure kilometroa bideoz deskargatzeko aukera.
Eguneko Kronikak Korrikari buruz.
Gaueko saio bereziak Korrikari buruz.
Erreportaje-sorta berezia: KANTUZ KANTU. Korrika kantuz birgogoratuz.
Zozketak eta abar.
• EITB:
Eguneroko streamingak eta ekitaldi nagusiak zuzenean, EITB Mediak jarraipen zabala eskainiko dio Korrikari. Tartean:
Gauetan, saio berezia, Biba Korrika! Korrikak irauten duen bitartean, astelehenetik ostegunera 21:25etik 21:45era izango da ikusgai
Sukalerrian/A Bocados/Itxi Liburuak/Hitzetik Hortzera...saioak Korrikarekin lotuak. Oro har, ia saio guztietan (ETB1/2, Euskadi Irratia/Radio Euskadi, albistegietan, lehiaketetan...)
“Egunean korrika Behin” partida berezia, azken jaiaren egitarauaren barruan.
Halaber Korrika hauspotu eta girotzeko EITBk furgoneta bat izango du pantaila handi batekin. Gune nabarmenetatik lasterketaren aurretik pasako da furgoneta eta bertako pantailan lasterketa nondik doan ikusi ahal izango da.
• EKHE (NAIZ, GARA, NAIZ IRRATIA...). Saio berezia Amurriotik bertatik, baita Donostian ere. Etengabeko jarraipena irratian eta idatziz; eduki propioak, erreportajeak herri eta eskualde desberdinetako errealitatea jasoz.
• KANALDUDE: Arratsaldeko, 19:00etan, "KORRIKA non, Kanaldude han" saio berezia emitituko dute KORRIKA pasatzen den herritik: Balmasedan, Gasteizeko Errekaleor auzo okupatuan, Artaxoan, Zarrakaztelun, Donaixtin, Errezun, Bilbon, Aulestin, Beasainen eta Baionan!
“Apirilaren 4 eta 9an ere Korrika zuzenean segitu kanalduden arratsaldeko 16:00tatik gauerdira”.
• BERRIA. Etengabeko jarraipena, webgunean eta sareetan.. Kazetariak+kamera, Korrikan bertan. Berria telebistak 'Ekin!' saioa egingo du Korrikan egunero: 08:00etan, ibilbidea zabalduko dute sare sozialetan; 10:00etan, bideo kronika bat egingo dute Aperribaik eta Artolak —aurreko egunak eman duena eta egunak dakarrena aztertuko dute—; 16:00etan, elkarrizketaren txanda iritsiko da, eguneko Kilometro eta protagonista berezi batekin; eta 20:00etan, musikari batek egindako kanta emango dute —Korrikaren eguneko irudiak ikusiko dira abestia entzuten den bitartean—.
• ARGIA. Etengabeko jarraipena, webgunean eta sareetan. Kazetariak, Korrikan bertan. Arratsaldero, kronika webgunean. Eduki propioak sortu, bideoak, elkarrizketak.
• ARROSA SAREA. Jarraipen berezia, zuzeneko konexioak eguneroko magazinean: Zebrabidean. Kazetariak, Korrikan bertan.
• NOTICIAS TALDEA. Lau hedabideetako webgunean KORRIKAren berariazko kanala.
• Kazeta.eus.
• Tokian tokiko hedabideetan, etengabeko jarraipena, han eta hemen. Esate baterako, Goiena.
• Festaroren jarraipena:https://festaro.es/videos/korrika
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!