TALDEAREN IZENA: Dorleta Kortazar Alkoz
EMANALDIAREN IZENBURUA: 80 AMANDRE
EMANALDI MOTA: Helduentzako ipuin ikuskizuna
PUBLIKO: +16 urte
SINOPSIA
80 amandre behar omen dira antzinako emakumeak egungoekin lotzeko, hori zioen behintzat Jorge Oteiza handiak; 80 amandre besterik ez, aintzinaroa orainaldiarekin lotzeko.
Nik 4 amandre nahikoa izan ditut munduan nire txokoa aurkitzeko, 4 amandre besterik ez, ipuin bihurtu eta saio honetan elkartu ditudanak.
Ametsak, desioak, lana eta tristurak mototsean kiribildu eta munduari irribarre egiten ikasi zuten emakumeen istorioak dira hauek. Esku zailduak, sabel puztuak, begirada galduak, eta batez ere irribarrea begietan duten amandreak, amamak, amonak, amatxiak, amumak...
Finean, nire amandreak zure amandreak ere badirelako.
LOTURA
https://www.dorletakortazar.eus/helduak