TALDEAREN IZENA: Sara Azurza
EMANALDIAREN IZENBURUA: Hemen Berriro
EMANALDI MOTA: Laukotean
PUBLIKO: Mota guztietako publikoari zuzendutako emanaldia
SINOPSIA
"Hemen Berriro" Sara Azurza abeslari eta konpositorearen lehen lan luzea da. Albuma bizitzaren ziklo emozionalari buruzkoa da, eta ziklo horren barruko emozioak eta sentimenduak islatzen ditu. "Entzuten duenak badaki. Piztu kandelak ". Lelo honen pean, Azurzak bere ahots goxo eta berezia erabiltzen du pertsona bakoitzak bere burua eta bere gorputza entzutearen garrantzia aldarrikatzeko. Horretarako, musika eta kandelak lagungarriak zaizkio eta sinbolo bezala erabiltzen ditu diskoan zehar.
Artista donostiarraren helburua da ere euskal musikan nolabaiteko iraultza sortzea, oraingoz pop-soula euskaraz ez baita oso ezaguna. Estilo ezberdinak tartekatzen ditu gainera. Horien artean funky-a eta elektronika bere abesti dantzagarrienean
Oholtzan:
- Sara Azurza: Ahotsa eta gitarra
- Iker Lauroba: Teklatuak eta gitarra
- Julen Barandiaran : Baxua
- Haritz Lauroba: bateria
LOTURA
https://www.youtube.com/watch?v=g1Z6JKe2qU8
https://www.youtube.com/watch?v=vcV3eTPGYYY