Barnetegiak Barnetegiak

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

TALDEAREN IZENA: IKER LAUROBA ETA BESTE URTAROAK
EMANALDIAREN IZENBURUA:  UDA
EMANALDI MOTA: Seiko formatuan izan daiteke edo zerbait intimoagoa
PUBLIKO: Mota guztietako publikoari zuzendutako emanaldia

SINOPSIA
Aspalditik dira bikote musikal Iker Lauroba eta Leire Berasaluze. Urte luzez ibili dira han eta hemen jotzen, Euskal Herria goitik behera zeharkatzen. Duela bi urte inguru, kontzertu berezi batzuk aurreikusita zituztenez, taldea handitzea erabaki zuten aberastasun harmonikoaren bila. Horretarako Ikerrekin noizbat abestu izan zuen Olaia Inziarte batu zitzaien taldera piano eta gitarrarekin, baita instrumentu asko jotzen oso trebea den Urbil Artola ere. Urbilek inguru hauetan nahikoa ezezagunak diren dobro, lap-steel, weissenborn gitarra eta horrelako instrumentoak menderatzen ditu maisuki. Urtebete inguru laukote moduan ibili ostean, oinarri erritmiko baten beharrean batu ziren taldera azken bi musikariak. Maria Soriazu eta Andoni Etxebestek zimendu dute taldea, beraien trebezia eta gustuaz erabat sendotuz. Folk eta pop doinuak nagusi badira ere, beste estiloei keinuka bizi den taldea da, munduko musiketatik mokokatuz. Ahotsei garrantzi handia ematen dion taldea da, abesti askotan hiru eta lau ahotsetara harmonizatutako errepikak entzun ditzakegu. Inguru hauetan, behintzat, estilo hau lantzen duten talde gutxietako bat da "Beste Urtaroak".

LOTURA
https://www.youtube.com/watch?v=OqOOC04PMRc
https://www.youtube.com/watch?v=Bmnk0klym6k
https://www.youtube.com/watch?v=bbJ8pl78qFk&list=RDOqOOC04PMRc&index=3
https://www.youtube.com/watch?v=wXPeiU1WCjE