Pankartak
Deskargatu hemendik.
New York
BIDEOA IKUSTEKO EGIN KLIK IRUDIAREN GAINEAN edo HEMEN
Martxoaren 16an, larunbata, eguerdiko 12:00-etatik 14:00-etara elkarrekin KORRIKA 2024 ospatzera gonbidatu nahi zaituztegu, euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzea helburu duen ekimen honekin bat eginez.
Ekitaldi hau New Yorkeko Euzko Etxeak eta Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak elkarlanean antolatuta dago.
Ez zaitzala sasoian izateak kezkatu, ekintza honek ez baitu inoren iraupen-maila neurtzeko asmorik, elkarrekin ongi pasa eta New York hirian euskara ospatzea baita helburua!
Ekitaldiaren Xehetasunak:
Eguna: Martxoaren 16a, larunbata
Ordua: 12:00-2:00 pm
Elkargunea: Bartel-Pritchard Square, Prospect Park Southwest, Brooklyn, NY 11215
Ibilbidea:
Harremanetarako: Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser.
Mallorca
Mallorkako Euskal Etxeak antolatuta.
KORRIKA ARTÀ, POLLENÇA ETA PALMAN. Hiru egunez segidan ospatuko da, datorren ostiral, larunbat eta igandean, martxoaren 15, 16 eta 17an, Artà, Pollença eta Palman bertan hurrenez hurren, bertako udalak lankide.
Harremanetan jartzeko: Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser.
Lima
Euskaletxea centro vasco Perúk antolatuta, martxoaren 16an.
Harremanetan jartzeko: Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser.
Bremen
Bremengo Euskal Kultur Elkarteak (BEKE) antolatuta, martxoaren 10ean. Hala ere, eguna gerturatu ahala, eguraldi txarra aurreikusten badute, martxoak 17ra atzeratuko dute.
BEKE Bremen eta inguruko euskaldun eta euskaltzaleentzako topagune bat da. Horretarako urtean zehar hainbat ekintza antolatzen dituzte eta, besteak beste, Korrika (bi urterik behin), nola ez.
- 11:00 aldera elkartuko dira, Unisee-aren ondoko Spielplatzean
- 12:00 – Korrika. Buelta txikia umeekin + buelta handia Unisee-aren inguruan + umeak beste aldetik itxaroten dute eta berriz bukaeraraino batzen dira.
- 13:00 – Piknik-a
- 14:00 – Euskal musika:
- 15:00 – Euskal futboleko derbia (umeei zuzendua): Errealaves (txuri-urdinak) vs Athletikuna (gorri ta.. txuriak)
Harremanetan jartzeko: Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser.
Bartzelona
Martxoaren 16an, KORRIKA Bartzelonan, Euskal Etxeak antolatuta.
Harremanetan jartzeko: Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser.
BIDEOA IKUSTEKO EGIN KLIK IRUDIAREN GAINEAN EDO HEMEN.
Egitaraua:
Washington
Basque Trade & Investmentek antolatuta.
Martxoak 17, goizeko 11:00etan.
Lekua: Smithsonian Metro exit
Korrikaren ondoren, aperitibo txiki batekin indarberrituko gara.
Kontaktua: Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser.