Guarani
Erronkan parte hartu du Garabidek. Hemen KORRIKAren mezua guaranieraz.
Bubi (Ekuatore Ginea)
Erronkan parte hartu du Garabidek. Hemen KORRIKAren mezua bubi hizkuntzan (Ekuatore Ginea)
Boliviako ketxua
Erronkan parte hartu du Garabidek. Hemen KORRIKAren mezua Boliviako ketxuan!
Hizkuntza gutxiagotuen erronka: itzulpenak prest!
23. KORRIKAk hizkuntza-komunitatea eta herri-harrotasuna ekarri nahi ditu lehen lerrora. Hizkuntza gutxituek gero eta erronka handiagoa dute hiztunak zein hitz egiteko espazioak eskuratzeko edo orain artekoei eusteko; horregatik, ezinbestekoa da komunitatearen pertenentzia —identitatea— hizkuntzarekin izaniko gozamenezko bizi-esperientziei lotzea.
Horixe baita Korrika: euskal komunitatearen emozio-leherketa, herri-aldarri alai eta tinkoa; batzuentzat ahalduntze-bidea, askorentzat euskarara hurbiltzeko era. Hizkuntza gutxituek ere prestigioa badutelako, HARRO HERRI.
Mara-Ekin Elektrizitatea operadoreak ekarpena egin dio KORRIKAri; eta zuk?
Mara-Ekin Elektrizitatea Zumaiako Internet/telefonia operadorea da, eta 0 Km-ko zuntza eskaintzen du beste hainbat zerbitzuren artean.
“Lagundu Kultura/kirola” kanpaina abiatu zuten duela hilabete batzuk; horri esker, zuntz alta berri bakoitzeko, 20 euro gordetzen dituzte KORRIKArako, ekarpen gisa.
Keinu handia, herri txiki honen harrotasuna erakusten duena. Mila esker, lagunok!
Zeuk ere, enpresa, erakunde, talde... edo norbanako, KORRIKAren aldeko ekarpena egin nahi baduzu, aukera hauek dituzu:
Transferentzia: ES70 3035 0072 02 0720037810
-
VISA txartelaz gure webgunean: ekarpenak (lotura txertatu)
-
BIZUM bidez: "korrika", "aek", edo "2043" bilatu
Ahalegina egin behar da euskaraz bizitzeko, herriaren gogotik abiatuta. Gu saiatzen ari gara horretarako premiazko babesa biltzen; hori dela-eta, ekarpen ekonomiko eske gatozkizue berriro ere, zeuek ere bat egiten duzuelakoan hizkuntza bultzatzeko helburuarekin.
HARRO HERRI!
Arabieraz ere jaso dugu 23.KORRIKAren mezua
Nahualt hizkuntzan ere HARRO HERRI!
Mexiko herrialdean hizkuntza gutxiagotu ugari dago. Hemen duzue nahuatl hizkuntzan, Felipe Noche Buena Lopezek bere ama hizkuntzara, nahuatl, itzulia.
Bukan caruke, Harro Herri jolara!
Abadiñoko KORRIKA lagun batzuek jolara itzuli dute KORRIKAren mezua.
Jola Senegal Hegoaldeko hizkuntza da
Rydyn ni’n bodoli fel pobl ac yn ymfalchïo yn y ffaith hon! (galesa)
Felix Parker-Pricek, Aberystwytheko ikasleen sindikatuko itzutzaileak, KORRIKAren mezua itzuli du galesera. Eskerrik asko! Diolch!
Perquè existim, els pobles ens en orgullim! Katalaneraz ere HARRO!
Clara Donadeu Matamala Korrika Laguntzaileak ere bere ekarpena egin nahi izan dio 23.KORRIKAri, eta mezua katalanera itzuli du.