KORRIKAren ingurumarian, AEKren didaktika zerbitzuak euskararen aldeko KORRIKA ekimena euskaltegietako ikasleen artean ezagutarazteko eta girotzeko material didaktikoa sortzen du, maila guztietarako eta eskaintza mota guztietan aritzeko: aurrez aurre, autoikaskuntza eta online. Eta, jakina, ez da Kahoot bidezko txapelketa egiteko aukerarik faltako.
Batetik, “Badator 23. KORRIKA” izeneko unitate laburrak topatuko dituzue, KORRIKA badatorrela iragartzeko eta KORRIKA-kanta ezagutzera emateko. Bestetik, otsail erdialdean, unitate didaktiko mardulagoa zabalduko dugu.
On egin eta Harro Herri!
Egin zaitez laguntzaile
Korrika laguntzailea izatearen abantailak
- 
Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...
 - 
Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.
 - 
Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...
 - 
Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.
 
...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.
Eskerrik asko!


