Aurten, Laguntzaileek 22. korrikaren bideokliparen aurkezpenean egoteko aukera izango dute. Abenduaren 16an, 18:30ean, izango da Iruñeko GOLEM Baiona zinema aretoan. Bertaratzeko asmoa dutenek aurretiaz gonbidapenak eskuratu beharko dituzte eta webgunearen bitartez, lotura honetan, egin beharko dute.
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!