Eguraldia lagun ez badugu izan ere, lehendabiziko gauean Hego Uriben eta Durangaldean tinko eutsi diote korrikalariek lekukoari Gipuzkoara ailegatu arte. Behin Eibar eta Elgoibar pasata, Deba ibarrean gora, kazkabarra eta euria tarteko, elurrak harrapatu gaitu Urbina inguruan. Magikoa izan da lasterketari eutsi dion taldetxoaren ausardia, eta Gasteizek ongi etorri hotz bezain beroa egin dio KORRIKAri. Hamar irribarre ehun bihurtu dira, eta gero mila, errepide bazterretan, eta tropela demasa izan da Gasteizko hogeitaka kilometroetan. Gauarekin bat, euskararen aldeko aldarria Agurainerantz doa, gauerdiak Sakanara ailegatzen harrapatzeko. Bihar KORRIKAk Iruñea hartuko du.
Bideoan bildu ditugu gaurko irudirik berezienak:
Eta gaurko argazki galeria hemen dago ikusgai:
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
Bukaera eguneko herri bazkarirako tiketak salgai!
Badoa KORRIKA Donostiarako bidean, tipi tapa...
Bukaera egunean, apirilak 10, Donostian, herri-bazkaria egingo dugu Trinitate plazan.
Tiket salmenta, zabalik HEMEN (azken eguna. apirilak 4)
Bi txanda egongo dira: 13:30ean eta 15:00etan
Herri bazkarirako menuak: arrunta, beganoa eta haurrentzat ere bai.
UMEENTZAKO MENUA:
-
Arroza barazkiekin
-
Eusko Labela duen haragiaz egindako hanburgesa Arabako Patatekin
-
Postrea
Prezioa: 10 euro
MENU BEGANOA:
-
Euskal Baserriko Arrautza pistoa
-
Barazki eta Eusko Labeldun ahuntz-gazta errearekin egindako arroza
-
Idiazabal Gazta sagar menbriloarekin
-
Euskal Sagardoa
Prezioa: 15 euro
MENU KORRIKA
-
Baserriko Txerri produktuak: urdaiazpikoa, txorizoa eta patea
-
Bakailao ajoarrieroa temperatura baxuan egindako Euskal Baserriko Arrautzarekin
-
Euskal Esne Bildotsa burduntzian
-
Idiazabal Gazta sagar menbriloarekin
-
Euskal Sagardoa
Prezioa: 20 euro
OHAR GARRANTZITSUA:
ADI! Menu mota bat aukeratu, kopurua aukeratu eta saskira gehitu.
Horren ostean, beste menu mota bat aukeratu nahi baldin baduzu, erosketarekin jarraitu botoia sakatu beste menu mota bat aukeratu eta saskira gehitu nahi duzun kopurua.
-
Tiketak ezin izango dira bueltatu.
-
Tiket bakoitza pertsona batentzat balio izango du.
-
Tiketa aurkeztu beharko da sarreran egongo den pertsonari, telefonoan zein paperean inprimatuta.
22. korrika txalo artean abiatu da Amurriotik, lehendabiziko metroak Amurrioko AEK-ko irakasleen eskuetan egin ditu lekukoak. Merezitako omenaldia 40 urtez euskara irakasten aritu direnentzat.
Herrian hainbat kilometro egin ditu jende artean, Amurrioko herritarrek eta bertaratutakoek izugarrizko babesa adierazi diote KORRIKA-ri. Aiaraldean barrena jendetza ibili da korrika, Arespalditza, Menagarai eta Artziniega zeharkatu ditu. Artziniegako alde zaharrean ere giro ederra izan da. Ondoren, Araba atzean utzita Bizkairantz abiatu da. Enkarterrin egin ditu Bizkaiko lehendabiziko orduak, Balmaseda eta Zallan jendetza egon da KORRIKAren zain.
Hurrengo orduetan Arabara egingo du berriz jauzi, eta gauerdia baino lehen Bizkaira sartuko da, bigarrenez, Hego Uribetik, hain zuzen ere. Bertan emango ditu zenbait ordu eta Durangalderantz abiatuko da.
Honakoa gaurko irudiez osatutako bideoa:
Hemen gaurko argazki bilduma:
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
Hasiera eguna. AEKren diskurtsoa (2022/03/31)
Errumanierara itzuli dute 22. korrikaren mezua
Iban Iñaki (komunikazioa)Serer hizkuntzan ere jaso dugu mezua
Wolof hizkuntzara itzuli dute Korrikaren mezua
Baditugu Korrika Munduan lehiaketako irabazleak!
Etxepare Euskal Institutuaren sareko kide diren nazioarteko unibertsitateetan eta munduko euskal etxeetako hainbat lagunek Korrika Munduan bideo lehiaketan parte hartu dute. Julio Jiménez eta Lena Białkowska suertatu dira garaile, Gure Txoko Centro Vasco Valladolid eta Adam Mickiewicz University Poznan-ekoak, hurrenez hurren, eta sari moduan, online barnetegi pertsonalizatu bana jasoko dute.
Irakurri gehiago hemen.
Zorionak Julio eta Lena!!
Arabiarrez ahoz jaso dugu 22. korrikaren mezua
Iban Iñaki (komunikazioa)Sarea fundazioko kideek arabiarrez helarazi digute 22. korrikaren mezua. Hemen dago ikusgai.
Amazighteraz ahoz ere jaso dugu korrikaren mezua
Sarea fundazioko kideek bideoz bidali digute haien ekarpena. Hementxe 22. korrikaren mezua amazighteraz.
More...
Irlandarrek gaelikora itzuli dute 22. korrikaren mezua
Gaelikoz ere irakur daiteke 22. korrikaren mezua. Irlandarrek bat egin dute proposatutako erronkarekin. Bertan, gaelikoaren aldeko ekimena ere egin dute 2010etik, Rith.
Guaranieraz jaso dugu KORRIKAren mezua
Rio de Janeiro
Korrika ahizpak ere batu dira erronkara, okzitanierara itzuli dute mezua
CA de Ligams-eko lagunak ere erronkara batu dira eta 22. korrikaren mezua okzitanierara itzuliko dute. Horrez gain, apirilaren 9an Baionan KORRIKAn hartuko dute parte eta udaberrian La Passem antolatuko dute, okzitanieraren aldeko ekimena.