11. LAGUNTZAILE ZOZKETA. IRABAZLEAK (2022/02/18)
Zorionak!!!!!!
-
LEA LARRAZABAL OMAGOGEASKOA (Gorliz): BARDENAS Kanpinean asteburu egonaldi bat bi lagunentzat.
-
MIRENTXU ANOZIBAR BLANCO (Mutiloa): Gasteizko BLACK SALAD JATETXE BEGANOA astean zehar bi lagunentzako menua eta Zugarramurdiko SORGINEN MUSEOrako bi sarrera.
-
SERGIO TEJERO ALVAREZ (Gasteiz): IPARRAGIRRE Sagardotegian bi lagunentzako menua eta Donostiako AQUARIUMerako bi sarrera.
-
RUTH ARRUABARRENA (Mutriku): Otxandioko HONTZA EXTREME abentura parkerako 5 lagunentzako sorta.
-
SERGIO PEREZ GARNICA (Oteiza): Pasaiako ALBAOLA ITSAS FAKTORIArako lau sarrera eta PAMPLONETARIOrako lau sarrera.
-
ASIER ESNAOLA EGAÑA (Orereta): ATXANDIGAINA ONLINE dendak emandako 50 euroko bale bat eta EUREKA ZIENTZIA MUSEOrako lau sarrera.
-
ZIGOR IBAÑEZ ALTUBE (Elorrio): Erandioko CICLOS ALTZAGAK emandako 25 euroko bina bale eta Bilboko ITSASMUSEUMerako bi sarrera.
-
AINARA ELARRE BELZUNEGUI (Ororbia) eta ION ANDER MAIZ LOITEGUI (Irura): JAKIONek emandako sorta bana euskal baserrietako produktuekin eta OTEIZA MUSEORAKO bina sarrera.
-
NAROA URRETABIZKAIA ARREGUI (Anoeta): SOINUENEA - Herri Musikaren Txokorako bi sarrera.
Korrika Kulturalaren aurkezpena (2022/02/09)
Herriz herriko eskaintza zabala proposatzen du 22. edizioko Korrika Kulturalak
22. edizioko Korrika Kulturala aurkeztu dute Asier Amondo eta Aitziber Balantzategi AEK/KORRIKAko eledunek gaur, Derioko Baserri Antzokian eta hainbat artistaz lagunduta. Aurtengo emanaldien artean aipatzekoak dira, besteak beste, Ruper Ordorikaren “Hautsi da Anphora” ikuskizuna (Loraldia Festibalarekin elkarlanean eskainia); baita “eRRe” eta “Antigone” antzezlanak ere. Berrikuntzen artean, nabarmentzekoena Kulturalaren “Menua”-n datza; hau da, herriz herriko emanaldi kulturalak programatzeko AEK-k osatutako katalogoa.
Aldaketekin dator aurtengo Korrika Kulturala. Izan ere, Asier Amondo KORRIKA arduradunak aipatu duenez, 22. edizio hau «trantsiziotzat» dute, eta hemendik aurrera Kulturalaren programa garatuko da AEK-k eskainitako kultur sorkuntzarako bekaren inguruan. «23. KORRIKAtik aurrera», dio Amondok, «Korrika Kulturaleko ekitaldi nagusia bekarekin taxutuko dugu. AEK-k lan bat sarituko du bi urterik behin; euskal sortzaile ororentzat izango da, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan beharko dute». Aurtengo proposamenak jaso dituzte dagoeneko, eta epaimahaiaren esku daude. Apirilean emango dute bekaren irabazlearen berri.
Nolanahi ere, bekarena hurrengo KORRIKArako gaia da momentuz, eta «22. edizio honetan azken urteotan maiz erabili dugun formulari helduko diogu berriro; elkarlanari, alegia», esan du Amondok. Hala, Loraldia Festibala izango da, beste behin ere, Korrika Kulturalaren bidelagun, eta “Hautsi da Anphora” ikuskizuna beren aurtengo ediziorako proposamena. Ruper Ordorikaren azken proiektua dugu, Bernardo Atxaga eta Mugalaris taldearekin elkarlanean egina. Prentsa-agerrialdian Amaia Ocerin Loraldia Festibaleko ordezkaria ere egon da; eta, aurreratu duenez, Euskal Herriko sei udalerritan ikusi ahalko da “Hautsi da Anphora”: Senperen, Iruñean, Bilbon, Eibarren, Gasteizen eta Oreretan.
Halaber, bestelako sorkuntza-lanak sustatu eta hainbat herritara eramaten lagunduko du Korrika Kulturalak: besteak beste, “eRRe” ikuskizuna (Lanku kultur zerbitzuen eskutik); eta “Antigone edo ezetzaren beharra”, Horman Poster kolektiboak moldatutako klasikoaren bertsio librea. Azken obra honen lagin txiki bat ikusteko aukera izan dute aurkezpenera bertaratutakoek, Xanti Agirrezabala aktorearen eskutik. Agenda osoa kontsulta daiteke korrika.eus webgunean.
Herriz herriko “menua” osatzeko katalogoa
Aitziber Balantzategi AEK-ko eledunak aipatu duenez, «Korrika Kulturala jaio zen AEK-k Euskal Herriari KORRIKAren alde egindako lana eskertzeko, kalitate handiko kultur eskaintza zabala bueltan emanez». Ildo horretatik, herriz-herri antolatzen diren ekitaldiak ere eraman nahi dituzte Kulturalen agendara AEK-koek. «Harago joan nahi izan dugu aurten», azaldu du Amondok, «eta KORRIKAren webgunean “Menua” izeneko baliabidea txertatu dugu, hau da, 22. Korrika Kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa, udalerri orori irekia». Menuan topa daitezkeen artista eta ikuskizunen adibide da Eñaut Zubizarreta “Trigger” musikaria; aurkezpenean parte hartu duen bigarren artista.
Menuaren gaineko informazio guztia korrika.eus-en topa daiteke, “Kulturala” atalean. Horretaz gain, webguneak Korrika Kulturalaren aterkian programatuko diren ekitaldi guztien berri ere jasoko du, “Agenda” atalean.
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
10. LAGUNTZAILE ZOZKETA. IRABAZLEAK (2022/02/11)
Hona 10. zozketan izandako irabazleak, Zorionak!
-
GUILLAUME MENDIBURU (Mugerre): Gorbeiako ATERPEAN gau bat bi lagunentzat eta Durangaldeko HONTZA museorako 2 sarrera.
-
JONE GABARI SATRUSTEGI (Lekunberri): IPARRAGIRRE Sagardotegian bi lagunentzako menua eta SOINUENEA - Herri Musikaren Txokorako 2 sarrera.
-
SANTOS GARCIA LAUTRE (Iruñea): ELUTXETA Sagardotegian bi lagunentzako menua eta PAMPLONETARIOrako 2 sarrera.
-
RIKARDO BABARRO ANTOLIN (Urretxu): Abadiñoko ALLUITZ Naturak emanda “Artzai egun batez” bonua, bi heldu eta bi haurrentzat eta Zugarramurdiko SORGINEN MUSEOrako lau sarrera.
-
DONETZINE IRADI OTAEGI (Lasarte Oria): Pasaiako ALBAOLA ITSAS FAKTORIArako lau sarrera eta EUREKA ZIENTZIA MUSEOrako lau sarrera.
-
ITZIAR LEKUONA LOPEZ DE ROBLES (Gasteiz): Laudioko OLYMPUS KIROL dendak emandako 50 euroko bale bat eta OTEIZA MUSEORAKO bi sarrera.
-
MARIXA LARREINA ZERAIN (Agurain): Erandioko CICLOS ALTZAGAK emandako 25 euroko bale bi eta Bilboko ITSASMUSEUMerako 2 sarrera.
-
ENDIKA CANO ULLOA (Iruñea), GABRIEL GEMBERO (Otsagabia) eta AITOR GALLASTEGI BILBAO (Getxo): MARTIKO produktuen sorta bana.
-
OLGA GARAI ALONSO (Arrasate): BIBA ARDOAK emandako ardo sorta eta Donostiako AQUARIUMerako 4 sarrera.
'Uhinak'. 22. Korrikaren dokumentala (2022/01/28)
“Uhinak” 22. KORRIKAren dokumentala aurkeztu dugu
Aurreko edizioetan bezala, 22. KORRIKArako AEK-k ikus-entzunezko bat ekoitzi egin du. Oraingo honetan Txakur Gorria sormen kolektiboak egindako lana izan da, eta “Uhinak” du izenburu. Dokumentala gaur aurkeztu da Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktorian, 22. KORRIKA hasiko den eskualdean.
Ikus-entzunezkoa emititu aurretik, Ane Labaka Mayoz sormen kolektiboko kideak dokumentalak zertan datza azaldu die bertaratutakoei. «KORRIKAren leloak bi zati dituen moduan (“Hitz” eta “Ekin”), geuk bi zati horietan bereizi dugu dokumentala», aipatu du bere hitzartzean Labakak. «Hasteko, bederatzi lagunen “hitzei” esker beste hainbeste errealitate linguistiko eta emozional ezagutzeko aukera izango du ikusleak. “Ekiteari” dagokion zatian, berriz, hitzek mundua eraikitzeko duten gaitasunaz hausnartzeko gonbita egingo zaio, Lorea Agirreren ahotsean eta KORRIKAko irudi zaharrekin lagunduta».
Asier Amondo KORRIKA arduradunak, bere aldetik, azpimarratu nahi izan du ikus-entzunezkoa Laudion aurkeztu dela, hau da, «Aiaraldean, 22. edizioari hasiera emango dion eskualdean». Izan ere, 22. KORRIKA Amurrion bertan hasiko da, martxoaren 31n.
Aurkezpenera hurbildu dira, besteak beste, Lexuri Ugarte Arabako Foru Aldundiko Euskararen eta Gobernu Irekiaren zuzendaria, Ander Añibarro Laudioko alkatea, Joseba Vivanco Artziniegako alkatea, AEK-ko eledunak, Lorea Agirre kazetaria eta dokumentalean parte hartu duten hainbat lagun, Laboral Kutxako ordezkariak, eta Aiaraldeko euskaltegietako ikasle eta irakasleak.
Dokumentala ikusteko aukera andana
AEK-tik jakinarazi dutenez, “Uhinak” dokumentala ikusteko aukera anitz egongo dira datozen egunotan. AEK-k eta Korrika Batzordeek, esaterako, herriz herriko emanaldiak programatuko dituzte, udalerrietako areto zein euskaltegietan. Horretaz gain, aurreikusita dago otsailaren 24an telebistan ere estreinatuko dela, ETB1 katean; eta hortik aurrera Interneten ere egongo da ikusgai, AEKren YouTube kanalean.
Ikus-entzunezkoa Laboral Kutxaren laguntzaz ekoitzita izan da.
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
9. LAGUNTZAILE ZOZKETA. IRABAZLEAK (2022/02/04)
Hemen dira bederatzigarren zozketaren irabazleak. Zorionak! Datozen egunetan harremanetan jarriko gara zuekin.
-
Aimar Contin Goñi (Iruñea): Lerateko ARITZALEKU Kanpinean gau bat lau lagunentzat eta Pamplonetariorako bi sarrera.
-
Asier Lupiola Pau (Gueñes): Oiartzungo ORDO-ZELAI SAGARDOTEGIAN bi lagunentzako menua eta SOINUENEA - Herri Musikaren Txokorako bi sarrera.
-
Ane Elordi Alburquerque (Zornotza): Gasteizko VIRGEN BLANCA jatetxean menua bi lagunentzat eta Arabako IZKI GOLF ZELAIAN bi lagunentzako Golf bataioa.
-
Cristina Etxeandia Azpiazu (Santurtzi): Bilboko HAMAIKA MOUNTAIN dendak emandako 50 euroko bale bat eta Bilboko ITSASMUSEUMerako 2 sarrera.
-
Edurne Aurrekoetxea Pereda (Berango): Elgoibarko ASTIGARRAGA KIROLAK emandako 50 euroko bale bat eta Donostiako AQUARIUMerako 2 sarrera.
-
Xabier Urrutibeaskoa (Bilbao): LA TXIKA DE LA CERVEZAk emandako saskia eta Durangaldeko HONTZA museorako 2 sarrera.
-
Oihane Usunariz Arkauz (Iruñea): BIBA ARDOAK emandako ardo saskia eta OTEIZA MUSEORAKO 2 sarrera.
-
Elixabet Agirre Agirre (Azpeitia): EL AGRICULTOR kontserbak emandako produktu sorta bat eta EUREKA ZIENTZIA MUSEOrako lau sarrera.
"Uhinak" 22. KORRIKAren dokumentala - aurrerapen prentsa-oharra
“Uhinak” 22. KORRIKAren dokumentala estreinatuko dugu Aiaraldea Ekintzen Faktorian
Ostiralean, hilaren 28an, “Uhinak” dokumentala estreinatuko dugu Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktorian.
Ekitaldia iluntzeko 20:30ean hasiko da. Bertan, dokumentalaren egileak Txakur Gorria sormen kolektiboko kideek hartuko dute hitza, baita Asier Amondo KORRIKA arduradunak ere.
Emanaldira sartzeko sarrera doakoa da, baina interesdunek aldez aurretik izena eman beharko dute helbide honetan:
Azkenik, behin estreinaldia eginda, datozen asteotan, hainbat herritan ere “Uhinak” lanaren emanaldiak programatuko dira. Era berean, laster, telebista nahiz Internet bidez zabalduko da.
Ikus-entzunezkoa LABORAL Kutxaren laguntzaz ekoitzita izan da.
Sinopsia eta trailerra
Horrela deskribatzen dute sinopsia dokumentalaren egileek: “Euskal Herriaren zain eta arteria grisetan barrena abiatu gara eta bederatzi ahots topatu ditugu bide bazterretan. Ahots hauei esker, bederatzi paisaia desberdin ezagutu ditugu: bederatzi errealitate linguistiko eta emozional. Hitzekin jolasteko gonbita egin diegu, eta elkarrekin ekiten jarraitzeko irrika jaso dugu bueltan.”
Hemen trailerra:
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
8. LAGUNTZAILE ZOZKETA. IRABAZLEAK (2022/01/28)
Hona zortzigarren zozketaren irabazleak. Zorionak! Datozen egunetan zuekin jarriko gara harremanetan.
-
Jaione Orue Astobieta (Mungia): Gareseko JAKUE Hotelean asteburuko egonaldia.
-
Itziar del Molino Blanco (Sestao): Astigarragako GURUTZETA SAGARDOTEGIAn bi lagunentzako menua eta Bilboko ITSASMUSEUMerako sarrerak.
-
Manu Atxaerandio Alesanco (Gasteiz): Iruñeko HERRIKO TABERNAN asteburuko menua bi lagunentzat eta OTEIZA MUSEORAKO 2 sarrera.
-
Adrian Peña Macho (Barakaldo): Abadiñoko ALLUITZ Naturak emanda “Artzai egun batez” bonua, bi heldu eta bi haurrentzat eta Durangaldeko HONTZA museorako 4 sarrera.
-
Laura Santos Jauregi (Villabona): ORTZI DENDAK emandako 50 euroko bale bat eta EUREKA ZIENTZIA MUSEOrako 4 sarrera.
-
Maite Munarriz Pagola (Mendigorria): EKOLORE LIZARRAK emandako 40 euroko bale bat eta PAMPLONETARIOrako bi sarrera.
-
Izaskun Villafranca Belzunegi (Iruñea): Areatzako BAINUETXEAn bi lagunentzako opari-txartelak eta Zugarramurdiko SORGINEN MUSEOrako bi sarrera.
-
Irati Huarte Usurbil (Iruñea): ZUMALAKARREGI MUSEOra bisita gidatua bi lagunentzat + trenzubira bisita gidatua.
More...
Ibilbidea (2022/02/19)
22. KORRIKAren ibilbidea ezagutarazi dugu
22. KORRIKAren ibilbidea ezagutarazi du gaur AEK-k. Edizio honetan, euskararen aldeko ekimen erraldoia martxoaren 31n irtengo da Amurriotik eta, hamaika egunez Euskal Herri osoa igaro ostean, Donostian amaituko da, apirilaren 10ean. Ibilbidearen xehetasunak gailu adimendunetarako KORRIKA aplikazioan kontsulta daitezke, baita ekintzaren beraren egoera ere. Bestalde, AEK-tik jakinarazi dute kilometroak erreserbatzeko aukera otsailaren 1ean zabalduko dela.
Zure herritik noiz pasako den jakiteko:
Web: https://korrika.eus/eu/ibilbidea
Ohi bezala, aurreko KORRIKA amaitu zen herrialde berean hasiko da aurtengoa: Araban, hain zuzen. Amurrio izan da ekintzari irteera emateko AEK-k aukeratutako herria. Bertatik abiatuko da mezu sekretua daraman lekukoa martxoaren 31n, arratsaldeko 16:30ean. Lehenengo arratsalde/iluntze horretan Aiara eta Enkarterrin ibiliko da, eta apirileko lehenengo egunekin batera sartuko da Hego Uribera, Arrankudiagan barrena hain zuzen.
Apirilaren 1eko gau osoa Bizkaian emango du KORRIKAk, Hego Uriben bertan eta Durangaldean, Gipuzkoara sartzeko ondoren, Eibarretik. Hortik Debagoienera (Bergara, Arrasate, Leintz-Gatzaga) eta, buelta Arabara, Legution barrena, arratsaldeko 17:00etan edizio honek egingo duen lehenengo hiriburua zeharkatzeko: Gasteiz.
KORRIKAk Lautadan emango ditu apirilaren 1eko azken orduak, Eginotik Ziordirako bidetik Sakanan sartzeko. Larunbata izango da dagoeneko, apirilaren 2a. Korrikalariek Nafarroan emango dute asteburu osoa, Sakanatik Iruñerrira, eta Iruñea hiriburutik Elortzibarrera. Hortik Izarbeibarra, Tafallaldera eta, eguna amaitzeko (igandea izango da dagoeneko), Erriberara.
Apirilaren 3ko azken orduak Zangozaldean eman ostean, Pirinioetako orena izango da. Mendi eta haranetan ibiliko da lasterketa erraldoia, apirilaren 4ko arratsaldeko 17:00etan edizio honek zapalduko duen hirugarren hiriburuan sartzeko: Donibane-Garazi. Ez da bakarra izango; izan ere, iluntzeko 21:30ean Maulera ailegatzea aurreikusi du AEK-k. 22. KORRIKA erdia eginda egongo da ordurako.
Apirilaren 5eko lehenengo orduak Zuberoan emango ditu lekukoak, hortik berriro Nafarroa Beherera bueltatu, eta Baigorritik Erratzurako bidetik Nafarroa Garaiko hurrengo etapa egiteko. Baztan, Ultzama, Larraun, berriro Sakana eta Lizarraldeko biztanleek ikusiko dituzte korrikalariak pasatzen egun horretan.
Apirilaren 6arekin batera helduko zaigu Arabako hurrengo etapa. Mugatik Kanpezurako bidean barrena, eta Mendialdean ibiliko da lekukoa, eskuz esku. Hortik Trebiñu, Añana eta Gorbeialdera, azkenik Bizkaira sartzeko Arratiatik, 22. edizio honetan bigarren aldiz. Ondoren, bi egun emango ditu Bizkaian KORRIKAk: Arratiatik Usansolora, eta Txorierritik Bilbora, hurrengo hiriburura. Apirilaren 6aren iluntzeko 19:30 izango dira dagoeneko. Ezkerraldea eta Meatzaldetik ibiliko dira korrikalariak 7ko ordu txikietan, eta goizaldea Uribe Kostan pasako dute. Hortik Uribe Butroe, Busturialdea eta Lea-Artibaira, eguna azkenik Mutrikun amaitzen ikusteko.
KORRIKAk apirilaren 8 osoa Gipuzkoan emango du: Deba, Urola (Zestoa), Urola Kosta, Buruntzaldea, Tolosaldea, berriro Urola, Goierri eta berriro Tolosaldea, eguna bertan amaitzeko. Larunbatarekin batera ekingo diote korrikalariek Nafarroako azken etapari: Leitzaldea, Malerreka eta Bortzirietan, Lapurdira sartzeko geroago Ibardinen barrena. Apirilaren 9a Lapurdiren txanda izango da, eta lekukoa arratsaldeko 17:30ean ailegatuko da Baiona hiriburura.
Euskal Herriko herrialde guztiak ukituak izango ditu KORRIKAk ordurako, baina azken eguneko txanpa faltako zaio oraindik, apirilaren 10ekoa: hegoaldera joko du lehenik, eta berriro sartuko da Gipuzkoara Irundik. Bidasoa atzean utzita, Oarsoaldea zeharkatuko dute, Hernanialdea atzean utzi eta, azkenik, Añorgatik sartuko da KORRIKA Donostia Gipuzkoako hiriburura, goizeko 7:30ak aldera. Mezuaren irakurketa eta amaierako jai handiaren hasiera eguerdiko 12:30erako aurreikusita dago, Donostiako Boulevardean.
Gailu adimendunetarako aplikazioa
AEKtik jakinarazi dutenez, ibilbidearen xehetasunak (ordutegiak, esaterako) eta ekimenaren beraren unean-uneko egoera kontsultatu ahalko da gailu adimendunetarako KORRIKA aplikazioaren bidez. Aurten, programak hainbat berrikuntza dakartza: bilatzaile hobetua eta estaldura arazoak ekiditeko sistema berria, kasu. Aplikazioa eskuragarri dago dagoeneko Android eta IOS sistema eragileen dendetan. Osagarri moduan, ibilbide osoa herrika eta eskualdeka ere badago ikusgai www.korrika.eus webgunean.
KORRIKAren 22. edizioa egingo da aurten, “HitzEkin” lelopean (“Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Euskarak aurrera egin nahi badu, euskaldun (pro)aktiboak behar ditu, konbentzimendutik ekintzara, praktikara, jauzi egingo dutenak”). AEKtik jakinarazi dutenez, kilometroak erreserbatzeko aukera otsailaren 1ean zabalduko da. Interesdunek KORRIKA bulegoekin harremanetan jartzea besterik ez dute, kilometro zehatza gorde eta AEKren euskaltegien aldeko diru-ekarpena egiteko.
Hona harremanetarako bideak:
-
ARABA 946 464 000 This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
-
BIZKAIA 946 464 000 This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
-
GIPUZKOA: 946 464 000 This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
-
IPARRALDEA: 05 59 25 76 09 This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
-
NAFARROA: 946 464 000 This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
7. LAGUNTZAILE ZOZKETA. IRABAZLEAK (2022/01/21)
7. ZOZKETA.
Zorionak! Ahal bezain laster zuekin jarriko gara harremanetan.
-
Xabier Dorrontsoro Iraeta (Donostia): NEKATUR Nekazalturismoa elkarteak emandako bonu orlegi bat.
-
Luis Miguel Atxa Jungitu (Gasteiz): Astigarragako GURUTZETA SAGARDOTEGIAn bi lagunentzako menua eta Donostiako AQUARIUMerako bi sarrera.
-
Maria Rosario Alvarez Beriain (Gares): Berako ZUBIONDO jatetxean bi pertsonentzako menua eta Zugarramurdiko SORGINEN MUSEOrako bi sarrera.
-
Josune Lekuona Lopez De Robles (Gasteiz): PRINCIPAL Antzokirako bi sarrera TARARA lana ikusteko (2022-02-10ean) eta DOLOMITI PIZZERIA-JATETXEA bi pertsonentzako bazkaria edo afaria.
-
Jean Marie Dantin (Bordeaux): Otxandioko HONTZA EXTREME abentura parkean bost lagunentzako sorta bat eta Durangaldeko HONTZA museorako bost sarrera.
-
Txarli Garcia Criado (Aretxabaleta): AREATZAKO BAINUETXEAn bi lagunentzako opari-txartelak eta Donostiako EUREKA ZIENTZIA MUSEOrako lau sarrera.
-
Nerea Arrillaga Roncero (Zarautz): Donostiako APALATEGUI KIROLAK emandako 100 euroko bale bat eta EUREKA ZIENTZIA MUSEOrako lau sarrera.
-
Iranzu Garagarza Vegas (Lizarra): Lizarrako ELENA ETXALAR ARROPA DENDAk emandako 50€ko bonu bat eta OTEIZA MUSEORAKO bi sarrera.
-
Tere Azanza Munarriz (Barañain), Joakin Balentzia Tirapu (Iruñea) eta Oier Aliaga Garcia (Arrasate): SALTUSek emandako sei garagardoko sorta bana eta Pamplonetariorako launa sarrera (Tere eta Joakinentzat) eta Durangaldeko Hontza Museorako lau sarrera (Oierrentzat).
-
Raul Mendez Urigoitia (Barakaldo), Katia Bakero Kolina (Irun) Jone Etxarri Alberdi (Irura): ANTSONEA GAZTAK emandako sorta bana, Bilboko ITSASMUSEUMerako bi sarrera (Raulentzat) eta EUREKA ZIENTZIA MUSEOrako bi sarrera (Katiarentzat eta Jonentzat).
6. LAGUNTZAILE ZOZKETA. IRABAZLEAK (2022/01/14)
6. ZOZKETA - IRABAZLEAK
Zorionak denoi! Laster zuekin jarriko gara harremanetan.
-
GIZANE ORTIZ LAHOZ (Lizarra): NEKATUR Nekazalturismoa elkarteak emandako bonu orlegi bat.
-
ARANTZA LEOZ ARIZ (Zirauki): Iruñeko KATAKRAKen bazkari/menu bateko- hiru txartel + 3 sarrera PAMPLONETARIOrako + Arabako UDAPA kooperatibak emandako bere produktuen sorta bat.
-
AITZIBER AURREKOETXEA URRUTIA (Sopela): Bilboko KALDERAPEKO jatetxean bi lagunentzako menu bat eta ARRIAGA ANTZOKIAk emandako 2 sarrera “Erresuma / Kingdom / Reino" antzezlanaren euskarazko estreinaldirako (otsailaren 10ean).
-
JOSU VARELA LEZETA (Mungia): Bilboko KALDERAPEKO jatetxean bi lagunentzako menu bat eta ARRIAGA ANTZOKIAk emandako 2 sarrera “Erresuma / Kingdom / Reino" antzezlanaren euskarazko estreinaldirako (otsailaren 10ean).
-
BIKI GOROSTIAGA LEZAMA (Basaruri): Bilboko KALDERAPEKO jatetxean bi lagunentzako menu bat eta ARRIAGA ANTZOKIAk emandako 2 sarrera “Erresuma / Kingdom / Reino" antzezlanaren euskarazko estreinaldirako (otsailaren 10ean).
-
ANA EIZAGIRRE (Bilbo): ARRIAGA ANTZOKIAk emandako 2na sarrera “Erresuma / Kingdom / Reino" antzezlanaren euskarazko estreinaldirako (otsailaren 10ean) eta Arabako UDAPA kooperatibak emandako bere produktuen sorta bat.
-
TERESA URGOITI SAENZ (Lekeitio): ARRIAGA ANTZOKIAk emandako 2 sarrera “Erresuma / Kingdom / Reino" antzezlanaren euskarazko estreinaldirako (otsailaren 10ean) eta Arabako UDAPA kooperatibak emandako bere produktuen sorta bat eta Bilboko ITSASMUSEUMerako 2 sarrera.
-
SOFIA CISNEROS JIMENEZ (Baranbio) eta NAGORE BERZOSA BERRIOTXOA (Gasteiz): RAFA GORROTXATEGI TXOKOLATEAK emandako sorta bana.
-
JAVIER VILLAVA IBARROLA (Iruñea): Arabako UDAPA koperatibak emandako bere produktuen sorta bat eta GIPUZKOA NATURAKO PARKETXEAK bisitatzeko 4 sarrera.
-
JEAN PAUL BATS (Baiona): SALTUSek emandako 6 garagardoko sorta bat eta Zugarramurdiko SORGINEN MUSEOrako 2 sarrera.
-
JOSEBA ARLEGI LAKUNZA (Irurtzun) SALTUSek emandako 6 garagardoko sorta bat eta Oteiza Museorako 2 sarrera.
-
IXABEL BEGIRISTAIN IGOA (Etxarri Aranaz): SALTUSek emandako 6 garagardoko sorta bat eta Arabako UDAPA kooperatibak emandako bere produktuen sorta bat.
-
EBA ALBERDI ARIZAGA (Bergara), JONE UNANUA VILLABA (Irun) eta PAULI OLANO BALERDI (Villabona): ANTSONEA GAZTAK emandako sorta bana (3 gazta laurden: naturala, ketua eta urdina) eta GIPUZKOA NATURAKO PARKETXEAK bisitatzeko 2na sarrera.
-
BRAIS PEREZ DEL RIO (Irun): IGARTUBEITI BASERRI MUSEOra bisita gidatua 2 lagunentzat)+ gazta osoa eta sagardoa eta EUREKA ZIENTZIA MUSEOrako 4 sarrera.
-
NEREA UHARTE SANTXEZ (Zangoza) eta ELIAS VIRUMBRALES LOPEZ DE DAVALILLO (Gasteiz): JAKIONek emandako sorta bana euskal baserrietako produktuekin eta Zugarramurdiko SORGINEN MUSEOrako 2 sarrera.
-
CARLOS IBAÑEZ SANZ (Antzin) Lizarrako COSMIK ARROPA DENDAk emandako 50 €-ko bonu bat eta PAMPLONETARIOrako sarrerak (sarrerak planetarioko saioak ikusteko dira). Instalazioetan sartzea doakoa da).