Argia astekaria izan da lekukoa hartu duenetariko bat goiz partean, Lasarten, 1.990 kilometroan, eta ia segidan Pirritx, Porrotx eta Marimotots aritu dira lasterka, 22. korrika omendutako pailazoak. Gero, argazkiak ateratzeko, zorion mezuak grabatzeko eta muxuak banatzeko astia ere hartu dute... Euskal Herriak nola ez die ba eskertuko lagun hauei maitasunez egiten duten lan bikaina, eta ez soilik euskalgintzan!
Bi herri aurrerago ere, Martin Ugalde kulturgunean falta ezin zen sartu-irtena egin du KORRIKAk, eta Berriako langileak ere han izan dira Donostiara hurbiltzen ari den lekukoari bultzadatxoa emateko. Andoainen, Tolosan, Azpeitian zein Azkoitian... zenbaezina izan da KORRIKAri eta euskarari babesa adierazi dioten herritarren kopurua. Iluntzean Beasain pasata, berriz ere Nafarroa Garaira bidean gara, azken aurreko euskal hiriburuari bisita egiteko bihar, Baiona, alegia. Helmugara iristen ari gara, mila esker Euskal Herria!
Hemen eguneko irudiekin osatutako bideo-kronika:
Gaurko argazki galeria:
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
Hitzekin eta gorputzekin, 22. Korrika Amurriotik Donostiara iritsi da
Aurtengo mezuaren egileak, Karmele Jaiok, plazaratu du lekukoaren barnean iritsitako testua Donostiako Boulevard Zumardian; Amurriotik atera eta 11 egunetara.
EKIN EUSKARARI! EUTSI KATEARI!
22. KORRIKAn eskuz esku joan den lekukoaren barruko mezu gogoangarriak azpimarratu du “hizkuntza zerbait fisiko bihurtzeko ahalmena duela Korrikak. Gure a e i o u partikularra gorpuzteko. Eta hori behar du euskarak: haragi bihurtzen diren hitzak.
Mezua pdf formatuan hemen. Audioa hemen.
Horren ondoren, AEKren Artezkaritza Kontseiluko kide batek, Gipuzkoako ordezkaria den Aize Otañok, bota ditu AEKren izenean 22. KORRIKA bukatu ondorengo lehen hitzak (HEMEN daude irakurgai).
Ivan Aizpurua eta Nerea Aranburu aktoreek gidatu dute amaiera-ekitaldia. Bukatzeko, egun osoko azken jaian guztiz murgildu aurretik, talde berezi batek publikoa dantzan jarri du aurtengo KORRIKAren abestiarekin.
22. KORRIKAren balorazioa bihar, apirilaren 11n, egingo du AEK-k, goizean, Donostian.
Eskerrik asko, Euskal Herria; eta zorionak!
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
Igandean, tonbola erraldoia Donostian!!
Laguntzaileen arteko zozketak ia amaiturik, hori posible egin dutenen komertzio, enpresa, elkarte eta norbanakoei esker tonbola mundiala izango da Donostian, KORRIKA amaierako festan. 1000 sari baino gehiago! Asteburuak landetxeetan, otorduak jatetxeetan, aisialdirako sarrerak, erosketa baleak, jan-edatekoak, gure zenbait kirol talderen elastikoak, KORRIKA arropa...
Laguntzailea kanpainaren inguruko informazioa
Adigrafik, Albeniz Liburu Denda, Enkarterriko Alboan Zerbitzu Turistikoak, Alex Txikon, Alkar Kirolak, Amorebieta SD, Amunategi Txakolina, Angosto Kanpina, Apalategui Kirolak, Areatzako Bainuetxea, Argi argiztapen denda, Asier Martinez (Olinpiar Atleta), Aspe pelota, Atabaka jatetxea, Athletic, Baga-Biga produkzioak, Basqueteam, Berroja Upategia, Bihatz Eskalada Gunea, Boga Garagardoa, Boroa Jatetxea, Deustuko Liburudenda, Donostiako Aquariuma, Eguzkiola Kultur Elkartea, Ehz Festibala, Ekia argazkilaritza estudioa, Errigora, Errotik Etxanoko Gaztaie, Ets, Etxegorri Nekazaletxea, Eureka Zientzia Museoa, Euskadi Fundazioa, Euskal Itsas Museoa, Euskaltel txirrindulari taldea, Gaikar Kirola, Garaiko Landetxea, Garaion natur artea, GBC, Geltoki espazioa, Goitiko jatetxea, Gomiztegi gaztak, Gorostidi Bizikletak, Guiarte, Hamabi jatetxea, Hamaika Mountain denda, Iruñeko Herriko Taberna, Hontza Museoa, Irrisarri Land, Iturrieta Sagardotegia, Izarrako Frontoia jatetxea, Katakrak, Kirolak Gasteiz, Kurtxia Nekazaletxea, Lakari Elikadura eta Kontsumo jasangarria, Mañe Etxe Hotela, Martiko, Martiorneko Borda, Mikel Landa, Mugitu/Urbasa abentura, Multiopticas Laudio, Neuk arropa denda, Oihana Kortazar, Ortzi denda, Osasuna, Oteiza Museoa, Panda Artist Management, Pello Bilbao, Pintozzeria, Rafa Gorrotxategi Txokolateak, Real Sociedad, Santa Maria Katedrala (Gasteiz), Satzu Landetxea, Skakeitan, Trebiñu sagardotegia, Txik Txak arropa denda, Ur Urdaibai, Virgen Blanca Jatetxea, Zazpi Taberna.
Eskerrik asko gurekin HITZEKIN egin duzuen guztioi!
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
AZKEN ZOZKETAREN IRABAZLEAK
Hona hemen azken zozketaren irabazleak:
ZORIONAK eta Eskerrik asko LAGUNTZAILE izategatik!
-
JOSEBA EALO ARIZMENDI (Basauri): ARANTZAKO ATERPEAN ostiral-Igande egonaldia + gosaria (8 lagunentzat), eta Bizkaiko Txakolinak emandako hiru ardo sorta.
-
IRANTZU AGIRRETXE ALTZUGARAI (Irun): Ibarrangeluko HOTEL GAMETXO bi lagunentzako asteburua + gosaria + spa zirkuitua eta Bizkaiko Txakolinak emandako ardo sorta bat.
-
ESPE ZURINAGA BAÑALES (Gasteiz): Lizarraldeko ACEDO Kanpinean asteburu bat bungalow batean, Amurrioko ARREGI ARGAZKI-DENDA hiru argazki inprimatze eta Bizkaiko Txakolinak emandako ardo sorta bat.
-
JON ANDER ROJAS UMARAN (Santurtzi): Areatzako BAINUETXEA bi lagunentzako opari-txartela, ANTZASTI EUSKALDUNON MUSEOrako bi sarrera eta Bizkaiko Txakolinak emandako ardo sorta bat.
-
OSANE ANDUEZA OSES (Etxauri): Iruñeko GELTOKIn Gastro Show-erako bi pertsonentzako otordu bat, OTEIZA MUSEORAKO bi sarrera eta Bizkaiko Txakolinak emandako ardo sorta bat.
-
ZALOA ARANA PEREDA (Larrabatzu): Hernaniko IPARRAGIRRE Sagardotegian bi lagunentzako menua eta Bizkaiko Txakolinak emandako ardo sorta bat.
-
MIREN ORMAZABAL MURGIONDO (Bilbo): Durangoko IRUKO Jatetxean bi lagunentzako afaria eta Bizkaiko Txakolinak emandako ardo sorta bat.
-
ALBERTO RODRIGO SANTAMARIA (Santurtzi): Durangoko ANBOTO Jatetxean bi lagunentzako afaria eta Bizkaiko Txakolinak emandako ardo sorta bat.
-
MERTXE ENERIZ ORTIZ (Agoitz): Berako AGARA Kirolak emandako produktu poltsa bat eta Bizkaiko Txakolinak emandako ardo sorta bat.
-
NELY AZNAREZ DIAZ (Zizur Nagusia): Zornotzako UXARTE Sagardotegian bi lagunentzako menua, Bizkaiko Txakolinak emandako ardo sorta bat eta PAMPLONETARIOrako lau sarrera.
-
SARA APARICIO VEGA (Valladolid): EL AGRICULTOR kontserbak emandako produktu saski bat eta Bizkaiko Txakolinak emandako ardo sorta bat.
-
BEATRIZ AUZMENDI JIMENEZ (Araia): IRRIBARREZ KOMIKIAK ETA LAMINAK-en lamina bat eta Bizkaiko Txakolinak emandako ardo sorta bat.
-
IZASKUN CIBRIAIN OCHOTORENA (Iruñea): TXINDOKIKO ITZALA abentura-parkerako lau sarrera eta Bizkaiko Txakolinak emandako ardo sorta bat.
Ezkerraldetik,Portugaleteko zubitik igaro eta harrera beroa jaso du euskararen aldeko aldarriak kostaldean. Itsasoa indartsu iratzarri zaigu, egun argitsuarekin batera, eta eskoletako haurrek hartu dute tropela laguntzeko ardura goiz osoan zehar, bai Uribe Kostan, bai Uribe Butroen. Gernika hauspo betean igarota, kostaldera abiatu da berriz KORRIKA, berriz, kostaldetik euskal ipar-mendebaldea agurtzeko.
Lekeition furgonetetako loreak berritu dizkigute, Donostiara dotore iristeko. Eskerrik asko ohiturak mantentzeagatik! Koloreak eta loreak, loreak eta koloreak euskarari bidea zabaltzen!
Hemen egunak emandakoa bideo-kronikan:
Eguneko irudiak:
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera. Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
Abian da Korrika etenik gabe, eta kolore guztiek hartu dute gaurkoan lekukoa: Sahararen aldeko aldarriek izan dute aurrera egiteko ardura Arratian, Txorierrin 99 urteko emakumeak jaso du erreleboa, jendetza pilatzen joan da, eta lehertu egin dira kaleak Erandiotik Bilbora iristerako. Izugarria izan da Bizkaiko hiriburuan euskararen aldeko aldarriak izan duen sostengua, korrikalari guztiak pasatzeko minutuak behar baitzituzten karriketan zeuden amonek eta aitonek. Gauerdia pasata, Nerbioi ere pasako du, eta Bilboko kostaldeko kilometroak izango ditu lagun lasterketak. Eguraldia ere aldeko jarri dela dirudienean, dena dugu alde eta dena dugu irabazteko Euskal Herrian! Biba Korrika eta biba AEK!
Eguneko irudiak bideo-kronikan bildu ditugu:
Hemen eguneko argazki bilduma:
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera. Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
Atzoko harrerak ez dira hoztu, eta goizaldean ere adin guztietako jendeak egin dio ongi etorri beroa Korrikari. Ultzama eta Basaburuako eskoletako haur eta gazteen lekukoa beste ehunka eskutatik pasa da, Irurtzunera iritsita, Anotzibarren eta Gesalatz merindadean barrena ibili da, herriz herri eta etenik gabe. Korrikak bere ekuatorea pasa du tartean, eta furgoneteroek zein korrikalariek txanpainez ere ospatu dute unea, nola ez! Ederra ez al da ba 1.287 kilometro egitea eta jakitea herria prest dagoela beste horrenbeste egiteko? Indar horrekin, galsoroetan barrena eta eguzkiaren epeletan, Lizarraren harrera izango da afalorduan Ondoren, Arabako Mendialdera eta Arratiara joango gara. Noiz arte? Galdegin dute mikrotik. Noiz arte izango da ba? Euskal Herria euskalduna izan arte!
Hemen eguneko bideo-kronika:
Hauexek egunak utzitako irudiak:
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
Bukaera jaiaren aurkezpena (2022/04/05)
Denok Donostiara, 22. KORRIKAren azken jaira!
Boulevard Zumardian bukatuko da KORRIKAren edizio honen 2.500 kilometroko ibilbidea, hilaren 10ean, aurreikusitako baino urtebete geroago. Gipuzkoako hiriburu osoa zeharkatu ondoren, Zurriola hiribidetik sartuko da karabana koloretsua. Amaiera ekitaldia bertan izango da; eta segidan, bertaratutakoei helduko zaie festarako tenorea.
Hilaren 10eko bukaera-egun handia aurkezteko egin dute prentsa-agerraldia gaur KORRIKAren arduradunek. Deialdia egin dute Euskal Herriko txoko guztietako jendea bertaratzeko, eta, era berean, uste dute Donostiako herritarrentzat nahiz eragileentzat hitzordu ederra izango dela, euskararen auzian lanean segitzeko akuilua.
Amaiera ekitaldia Boulevard Zumardian izango da, Udaletxearen ondoan. Lekukoa 12:30erako helduko dela aurreikusita dago. Une horretan, lekukoaren barruan doan mezu sekretuaren egilea nor den jakingo dugu, eta noski, mezuaren beraren edukia ere. Ekitaldi nagusiaren aurkezleak Bagera Elkarteak sortutako “atzean zuloa” proiektuaren aurpegiak izango dira; esketxotako pertsonaiak gorpuzten dituzten aktoreak Ivan Aizpurua eta Nerea Aranburu donostiarrak, alegia.
Bestalde, azken eguneko arduradunak, Luix Intxauspek, azaldu du Donostiako jairako “dena prest dagoela”, eta egun osoa iraungo duela. Festa “handia bezain berritzailea” prestatu dute auzolanean, eta elkarlanean aritu den Donostiako antolaketa taldeak: gune desberdinetan sakabanatuta, publiko desberdinei begirakoa, egitarauan Donostiako kultur eragileen parte hartzea lehenetsia, eta abar.
Amaitzeko, bi ohar nabarmendu dira: batetik, eraso sexistarik gabeko eguna izateko, eta, bestetik, garraio publikoa erabiltzeko.
Informazio gehiagorako, klika egin HEMEN azken jaiaren atal berezira joateko!
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
Korrikaren ahizpa bretoia ere batu da erronkara: Ni ivez gant ar C’HORRIKA!
More...
Gauaren beltzari zeruaren urdina eta korrikalarien kolorea lotu zaizkie egunsentiarekin bat. Harrera ezin beroagoa egin zaio Erronkari eta Zaraitzun, eta aldapen gora beherek ez dute inoren gogorik beldurtu, eskuz esku, aurrera bidean, lekukoa eta aldarria herriz herri. Familiak haur txikiekin zein dozenaka kilometro egiteko konbentzimenduz etorri direnek lagundu dute Otsagabian, Eaurtan zein Luzaiden. Bolantek egin diote harrera bertan lasterketari, eta korrika-pausoak dantza-pauso bihurtu dira tarte batez. Donibane Garazin euskara ikastearen doakotasuna aldarrikatu du AEKren Artezkaritzak, euskalgintzarekin batera, eta bertako gau eskolako ikasle eta ikasle ohiek eraman dute lekukoa kilometro bateratuan. Zuberoako lurretara egin dute jauzi, afalordua Maulen harrapatzeko. Isurialdeak Izpegiko gainetik atzera noiz gurutzatuko zain da Baztan.
Hauxe irudiekin osatutako bideo-kronika:
Hemen honako irudi-bilduma:
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
Donibane Garaziko adierazpenaren aurkezpena (2022/04/04)
Donibane Garaziko adierazpena aurkeztu da, “HITZEKIN. Denok euskara doan” dinamikan
Duela bi aste aurkeztu zen “HITZEKIN. Denok euskara doan” dinamika, Korrikaren ingurumarian sortutakoa, doako ezagutzaren unibertsalizazioaren beharra jorratuko duena, hain zuzen ere. Ekimenaren gakoa da azpimarratzea euskara ikasi nahi duten herritarrek dohainik jarduteko parada izan behar dutela.
Gaur, ordea, Korrikaren bosgarren egunaren barruan, ekimena beraren barruan dagoen beste ildo bat aurkeztu da: Donibane Garaziko adierazpena. AEK ez ezik, beste euskaltegi askoren ordezkariak daude agiri horren atzean. Hauek dira gaur zabaldutako adierazpenaren sinatzaileak:
BATUZ Euskaltegi Elkartea (Altza-Urumea, Ulibarri, Urrats, Ilazki, Hitzez, Legazpi6, Herri Jakintza, Udaberria), AEK, Juan Mateo Zabala euskaltegia, Gabriel Aresti euskaltegia, Errioxako IKA, Bai&by, Gotzon Garitanoaindia euskaltegia, HEGOALDE euskaltegia, Bilbo Zaharra euskaltegia, Maizpide.
Adierazpenarekin, Euskal Herriko administrazio nagusiei dei egiten diete, bertan halaxe jasota: “Unea da euskal herritar orori euskara ikasteko bidea doakoa izan dakion neurriak hartzeko. Proposamen eta bide ezberdinak ezagutzen ditugu. Elkar gaitezen eta osa dezagun, elkarlanean, eta berandu baino lehen, guztiok doan ikasteko bide-orria”.
Gaur, Donibane Garaziko Gau Eskolaren atarian, Alizia Iribarren Anduezak, AEKren Koordinatzaile Nagusiak, adierazpena irakurri du, bertako hainbat ikasle ere bertan zirela.
Era berean, segituan, bertatik hasita, 22. Korrikak hartu du Donibane Garaziko adierazpenaren kilometroa (2022-04-04/ 1062 KM/ 17:06), eta han bildutako guztiek parte hartu dute.