Azaroaren 17an KORRIKA aurkeztearekin batera, 22. edizioan Pirritx, Porrotx eta Marimotots omenduko direla argitaratu zen. Omenaldi ekitaldia urtarrilaren 7an izango da, 19:00etan, Tolosan, Gure Zirkuarekin elkarlanean. Edukiera mugatua da; hori dela eta, AEKide eta KORRIKA Laguntzaileek omenaldi ekitaldiko sarrerak eskuratzeko lehentasuna izango dute. Sarrerak erosteko epea mugatua izango da, abenduaren 2ko 10:00etatik abenduaren 3ko 12:00ak arte , e-posta helbidea eta Laguntzaile zenbakiaren bitartez egingo da.
Sarrerak lotura honetan eskuratu ahalko dira.
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!