Ibiltaria Ibiltaria

AEK-k antolatuta, euskararen herria zeharkatuko du 23. KORRIKAk martxoaren 14tik 24ra, Irundik Baionarat. Aurtengo leloa “Harro Herri” izango da, euskal komunitateak euskararekiko sentitzen duen harrotasunaren adierazle eta erakusle. Omendua, bestalde, Azterketak Euskaraz kolektiboa izango da.

KORRIKAren 23. edizioaren aurkezpen-ekitaldia egin du gaur goizean AEK-k, Donostiako San Telmo Museoan. Bertan, Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak aurtengo mezua, iruditeria eta leloa erakutsi ditu. Halaber, azken horri jarraikiz (“Harro Herri”), KORRIKA honen “bidelagunak” ere bildu dira ekitaldira, eta argazki jendetsua atera dute euskal komunitatearen indarra eta harrotasuna erakusteko.

Oraingo honetan, euskararen aldeko mobilizaziorik handiena Irunen hasiko da, martxoaren 14an; eta, hamar gauren eta hamaika egunen buruan, Baionan amaituko da, Lapurdiko hiriburuan. Han, lekuko barruko mezu sekretua irakurtzeaz gain, egun osoko jai-egitarauaz gozatzeko parada izango da.

Harro Herri

AEK-k aurkezpen-ekitaldian gogorarazi bezala, «aurreko edizioko parte-hartze masiboak argi utzi zuen gure hizkuntzaz harro gaudela eta guztion artean komunitate sendoa osatzen dugula. Oztopo guztiak gainditzeko gai den herri harroa, eta harro KORRIKAn». Hala aitortu du Aitziber Balantzategi AEK-ko Artezkaritza-kontseiluaren lehendakariak eta KORRIKA batzordeko kideak:«KORRIKAk herri-aldarri alai eta tinkoa izan nahi du, eta, oraindik ere, aurreko KORRIKAko indar-erakustaldia oso iltzatuta dugu begiradan».

Halere, harrotasun hori konformismoarekin ez nahasteko azpimarratu du Balantzategik. Era berean, erakundeek euskararen normalizazioan duten «ardura garrantzitsua» ekarri du gogora: «Herritarren ahaleginaz batera, hizkuntza-politika ausartagoa eta inbertsioak egin behar dituzte». Bien bitartean, orain arte bezala, KORRIKAk jasoko duen dirua euskararen normalizaziora bideratuko da Euskal Herri osoan.

Aurtengo omendua bada herritarren ahalegin horren adierazle bikaina, Ipar Euskal Herriko Azterketak Euskaraz kolektibo gaztea, hain zuzen ere, Frantziako Estatuko hizkuntza-legeari aurre eginda baxoa eta brebeta euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzen duena. Ane Elordi Alburquerque KORRIKA koordinatzaile nagusiak adierazi legez, «gazte hauek, beren ikasketen une oso erabakigarrian, herritar euskaldun gisa dagozkien hizkuntza-eskubideak aldarrikatzeko hautua egin dute, beren notak eta etorkizun akademikoa kaltetuak izango direla jakitun». KORRIKAk eskainiko dien omenaldia haien egoera ezagutzera emateko bozgorailu izateko esperantza aipatu du Elordik.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Astero zozketak egingo ditugu Korrika Laguntzaileen artean. Lehendabiziko zozketaren irabazleak hauexek dira: 

1. AITOR ECHEVARRIA FERNANDEZ (Dulantzi). Orioko Maddiola Landetxean bi gau, gosariekin eta sparen erabilera barne bi pertsonentzat  eta BADON* estreinaldirako 2 sarrera (Gasteizko Printzipal antzokian, abenduaren 1a, 19:30ean).

2. JON IÑAKI CARNICERO URRA (Portugalete). Heletako Ezkaratza jatetxean 2 menu,  Cité de l'Ocean Biarritz (Ozeanoaren hiria) bisitatzeko 2 sarrera eta BADON* estreinaldirako 2 sarrera (Gasteizko Printzipal antzokian, abenduaren 1a, 19:30ean).

3. JESUS MARI OLAIZOLA LAZKANO (Zarautz). Gasteizko Black Salad jatetxe beganoan 2 menu, Santa Maria katedrala ikusteko 2 sarrera (katedrala eta dorrea), Izpi Soa liburua eta BADON* estreinaldirako 2 sarrera (Gasteizko Printzipal antzokian, abenduaren 1a, 19:30ean).

4. ARITZ IMAZ OTAEGI (Donostia). AIZU! aldizkarirako harpidetza bat, Donostiako Aquariuma ikusteko 4 sarrera, Elgoibarko Astigarraga Kirolak dendan 50 euroko erosketa balea eta BADON* estreinaldirako 2 sarrera (Gasteizko Printzipal antzokian, abenduaren 1a, 19:30ean).

5. JOSU ZUBIA MARKULETA (Oñati). Gomiztegi gaztandegiak emandako Maisu Nikolas Euskal artisau gazta bat, Casa Ezeizaren produktu sorta bat eta BADON* estreinaldirako 2 sarrera (Gasteizko Printzipal antzokian, abenduaren 1a, 19:30ean).

Zorionak eta gozatu!

Zeren zain zaude Laguntzaile izateko? Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean (300 sari baino gehiago), deskontuak, abantailak... eta garrantzitsuena, 15 euroren truke, KORRIKAren parte izango zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Osteguna, 16 Azaroa 2023 03:18

Logotipoak

Astelehena, 23 Urria 2023 12:53

KORRIKA podcastaren atal berria, eskuragarri

Podcasten bidez, KORRIKA bakoitzeko zertzelada eta pasadizo nagusiak jaso nahi izan ditugu, edizioz edizio.

23. KORRIKA hasi baino lehen, 22. edizioaren nondik norakoak entzun nahi? Bada, atal berria eskuragarri dago hemen!

Guztira, 23 audio-fitxategi dira (atarikoa + 22. KORRIKAra arteko podcast bana), eta horien transkripzioak ere eskegi ditugu. Webgune honen KORRIKATEKA (multimedia) atalean topatuko dituzue. Naiz Irratiarekin elkarlanean sortutakoa da, eta beraiek ere eman zituzten beren uhinetatik 22. KORRIKAren baitan.

"...mila eta bat istorio daude edizio bakoitzaren atzean... Gurekin batera errepasatu nahi dituzu? Podcastetatan egongo gara zuen zain!"

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Nafarroako Ikastolen Elkarteak bere denda utziko dio KORRIKAri materiala saltzeko

Hitzarmen sinaduran Josu Reparaz (Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendaria) eta Asier Biurrun (Nafarroako Korrika arduraduna).

KORRIKAk ere bat egiten du euskararen aurkako oldarraldia salatzeko manifestazioarekin, eta dei egiten du bertan parte hartzera.

Irudian, Bizkaiko KORRIKA batzordeko kideak.

Larunbatean (azaroak 4), denok Bilbora! 17:00etan, Euskaldunatik.

Astelehena, 23 Urria 2023 12:08

KORRIKA podcastaren atal berria, eskuragarri

Podcasten bidez, KORRIKA bakoitzeko zertzelada eta pasadizo nagusiak jaso nahi izan ditugu, edizioz edizio.

23. KORRIKA hasi baino lehen, 22. edizioaren nondik norakoak entzun nahi? Bada, atal berria eskuragarri dago hemen!

Guztira, 23 audio-fitxategi dira (atarikoa + 22. KORRIKAra arteko podcast bana), eta horien transkripzioak ere eskegi ditugu. Webgune honen KORRIKATEKA (multimedia) atalean topatuko dituzue.

"...mila eta bat istorio daude edizio bakoitzaren atzean... Gurekin batera errepasatu nahi dituzu? Podcastetatan egongo gara zuen zain!"