Lekukoa, Gorritiren eskuetan
KORRIKA, "Euskal Herriko super potentzia emozional gorena"
Atzo, KORRIKA arduradun Ane Elordik Kultura eta herrigintza, desira, afektu eta atxikimenduen ikuspuntutik mahai-inguruan parte hartu zuen.
Herringintza aztertzen denean, desira, afektua eta atxikimenduen ikuspuntutik, “AEKrentzat ohore handia izan da ikastaroaren mahai-inguru parte batera gonbidatzea; hor KORRIKA kokatzeak asko esan nahi duelako. Izan ere, sari moduan ere hartzen dugu, "berme-zigilu" bat, alegia”, adierazi zuen Elordik.
Are gehiago, Estitxu Garaik, moderatzaileak, Ane Elordi aurkeztean aipatu zuen moduan, bezperan, ikastaroaren lehen jardunaldian ere KORRIKA hainbat aldiz aipatu zen, eta KORRIKA dela herri honetan dugun “super potentzia emozional gorena” azpimarratu zuten. Elordiren hitzetan, “Euskararen aldeko lasterketak ilusioa eta zirrara sortzen du, herri baten aldarri alaia eta tinkoa da; desiragarritzat dugu KORRIKAren etorrera bera, eta ibilbidean batzen gara Euskal Herri euskalduna desio dugunok”.
Mahai-ingurua UEUko Euskal Herri maitea, afektuak eta euskal askapen desira gaur egun ikastaroaren barruan kokatuta dago, UEUk berak eta Iratzar Fundazioak antolatuta. Leire Vargas Nieto (idazlea eta bertsolaria), Ainhoa Olaso Sopelana (ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua. Gidoigintzan aritua eta aditua. Orain Bilgune Feministan) eta Estitxu Garai Artetxe (Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua eta Gizarte Komunikazioan masterra. Publizitatean doktorea, UPV/EHU) aritu ziren KORRIKA arduradunarekin batera.
Escola Valencianako ordezkariekin izan gara
Gabon zoriontsuak!
Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea.
Urte berrian ere lagunduko dizugu hiztun aktiboa izaten.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!
AEK-KORRIKAko kideak, Durangoko Azokan
Urte askotarako, Kontseilua!
23.ena prestatzen!
Ane Elordi da KORRIKAren arduradun nagusi berria
Asier Amondoren lekukoa jasota, Ane Elordi (Zornotza, 1991) izango da KORRIKAren arduradun nagusia. Hala erabaki zuen AEK-k azken Batzar Nagusian. Amondok berak AEKn jarraituko du, beste eginkizun batzuetan. Elordiren esanetan,«KORRIKA kolore, iritzi eta pentsamolde desberdin asko elkartzen dituen Euskal Herriko egitasmo bakarrenetakoa da, eta horren gidari izatea ohorea da».
KORRIKAren aurpegi berria kazetaritza lizentziaduna da, eta 2015etik dabil AEKn. Erakunde barruan lan andanatan ibili da Elordi: irakasle, barnetegietan, berbalagun egitasmoan, komunikazioan... baita KORRIKAn bertan ere. Besteak beste, 21. edizioan furgoneta kidea izan zen, eta 22.ean komunikazio taldeko kidea, beste zeregin batzuen artean.
Elordik dio alde batetik «poza» sentitzen duela, «lankideek, emandako konfiantzarengatik»; baina beste aldetik «bertigoa» ere sentitzen duela. Halaber, eta bera ordezkari nagusia izanagatik, lasterketa erraldoiaren antolakuntza sarearen garrantzia ere nabarmendu nahi izan du Elordik: «AEKide guztiok eta herritar asko barik, KORRIKA ez litzateke posible izango. Gu, azkenean, hautatu batzuk gara, eta horretan egoteko ohorea daukagu, baina guk bakarrik ez dugu ezer egingo».
Horretaz gain, koordinatzaile berriak KORRIKAren erronkak zeintzuk diren ere baditu argi: «ekimenaren eragina, poztasun hori, euskararen aldeko jarrera hori, ez daitezela 10 eguneko kontu hutsean geratu. Hau da, alde egotetik egitera pasatzea».
AEKren AIZU! aldizkariak egin dion elkarrizketan haren gogoeta gehiago eta Ane Elordi bera ere hobeto ezagutzeko aukera dago, hemen.
Korsikeraren aldeko KORRIKA ahizpa
KORRIKA-k Korsikan ere ahizpa bat badu: CURRILINGUA.
Aurtengoa 2.en edizioa izango da eta ekainaren 26an izango da, Aleriatik Bunifazziura.
Parlemu corsu!
Hizkuntza gutxituen alde KORRIKA!
Egunotan, La Passem, Sprochrenner eta Ar Redadeg ekimenak izan dira, hurrenez hurren, okzitanieraren, alsazieraren eta bretoiaren alde antolatzen diren “korrika” bezalako ekimenak, “Korrika ahizpak” izendatzen ditugun horietariko hiru ekitaldi, alegia.
Iparraldeko eta Oarsoaldeko AEK-ko kideek bretoIeraren aldeko lasterketan parte hartu zuten; Redadeng-en, AEKren kilometroan korrika egin zuten.
La Passem, ordea, igandean bukatuko da, Paun. Bertan ere izan dira Iparraldeko AEK-ko kideak, okzitanieraren alde (argazki nagusia)
Sprochernner, alsazieraren aldeko ekimena, ekainaren 4tik 6ra izango da. Eta beste KORRIKA ahizpa baten data daukagu: Korsikan, CURRILINGUAren 2.en edizioa ekainaren 26an! Parlemu corsu!!