Hainbat KORRIKA denda Euskal Herri osoan
Dakizuenez, hainbat dira KORRIKA arropa erosteko aukerak. Online denda ez ezik, AEKren euskaltegietan ere eskura dezakezue. Gainera, zenbait herri eta hiriburutan ere dendak ditugu. Besteak beste, Baionan, Beasainen, Bilbon, Donostian, Iruñean, Santurtzin eta Gasteizen. Abenduan eta urtarrilean ordutegi berezia izango dute, informazio guztia hemen eskuratu ahalko duzue. Gainera, denda fisikoetan arropa erosteaz gain, KORRIKA laguntzaile ere egin zaitezke eta abantailez gozatu.
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
Pirritx, Porrotx eta Marimotsen omenaldi-ekitaldia Gure Zirkuan egingo da
Aurrera jarraitzen dute 22. KORRIKArekin lotutako ekintzek. San Telmoko aurkezpenean iragarri bezala, edizio honek Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omenduko ditu. Omenaldi-ekitaldia urtarrilaren 7an izango da, iluntzeko 19:00etan, Tolosan, zirku baten mundu magiko baten barruan, Gure Zirkuarekin elkarlanean.
22. KORRIKAren aurkezpenean aipatu bezala, edizio honek Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omenduko ditu; AEKren eledunen esanetan, «beren ibilbidean euskararekiko adierazi duten konpromisoagatik eta ekinagatik; eta orainaldiari eta etorkizunari begira dauden eragileak direlako». Hala, KORRIKAk omenaldi-ekitaldi bat eskainiko dio pailazo taldeari, Gure Zirkua-rekin elkarlanean.
Ekimena urtarrilaren 7an izango da, iluntzeko 19:00etan, egun horretarako Gure Zirkuak izango duen Tolosako karpan. Omenaldia bera zirkuko espektakuluan txertatuko da, «eta erabat integratuta egongo da trapezista, malabarista eta pailazoen izpirituarekin» dio Asier Amondok, KORRIKAren arduradunak. «Izan ere, Pirritx, Porrotx eta Marimotots betidanik izan dira oso eragile aktibo; eta hori dela eta, ezin dugu irudikatu beraiek omentzeko bestelako modurik».
Ekitaldirako sarrerak webguneko online dendan eskuratu ahalko dira, abenduaren 9an, 10:00etatik aurrera.
Bestalde, ekimena iragartzeko KORRIKAk bideo bat argitaratu du, Pirritx Porrotx eta Marimotots beraien eta Iker Galartza Gure Zirkuaren zuzendariaren parte hartzearekin. Bideoa ikusgai dago AEKren sareetan.
34 urte transmisioa lantzen
Aiora Zulaika, Joxe Mari Agirretxe eta Mertxe Rodriguez (Pirritx, Porrotx eta Marimotots) osaturiko pailazo taldea 34 urte dabil Euskal Herriko plaza eta agertokiak alaitzen. Ibilbide horretan, eta bestelako baloreren artean, euskararen transmisioa landu dute bereziki. Honen harira, Aitziber Balantzategik, AEKren Artezkaritza Kontseiluaren lehendakariak, 22. KORRIKAren aurkezpenean aipatu zuen: «Haiek transmisioa goitik behera (guraso-ume) eta behetik gora (ume-guraso) landu dute, eta zuzeneko eragina izan dute ume eta guraso askok euskararen hautua egin dezaten. Haiek, haien hitzekin, euskarari ekin zioten, eta eutsi egin diote».
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
22. Korrikaren bideokliparen aurkezpenerako gonbidapenak
Aurten, Laguntzaileek 22. korrikaren bideokliparen aurkezpenean egoteko aukera izango dute. Abenduaren 16an, 18:30ean, izango da Iruñeko GOLEM Baiona zinema aretoan. Bertaratzeko asmoa dutenek aurretiaz gonbidapenak eskuratu beharko dituzte eta webgunearen bitartez, lotura honetan, egin beharko dute.
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
KORRIKA denda fisikoa, Durangoko Azokarako
Durangoko Azoka presentziala bueltan da; baita Durangoko KORRIKA denda fisikoa ere!
Zumalakarregi 2 kalean egongo gara, abenduaren 4tik 8ra. Bertan, arropa zein osagarriak erosi ahalko dira, eta nahi dutenek Korrika Laguntzaile egiteko aukera ere izango dute.
Hauexek dira ordutegiak:
11:00etatik 20:00etara, abenduaren 4tik 8ra.
Gogoratu online denda ere badugula, baita KORRIKA denda fisiko gehiago ere.
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
Omenaldi ekitaldirako sarrerak Korrika Laguntzaileentzat
Azaroaren 17an KORRIKA aurkeztearekin batera, 22. edizioan Pirritx, Porrotx eta Marimotots omenduko direla argitaratu zen. Omenaldi ekitaldia urtarrilaren 7an izango da, 19:00etan, Tolosan, Gure Zirkuarekin elkarlanean. Edukiera mugatua da; hori dela eta, AEKide eta KORRIKA Laguntzaileek omenaldi ekitaldiko sarrerak eskuratzeko lehentasuna izango dute. Sarrerak erosteko epea mugatua izango da, abenduaren 2ko 10:00etatik abenduaren 3ko 12:00ak arte , e-posta helbidea eta Laguntzaile zenbakiaren bitartez egingo da.
Sarrerak lotura honetan eskuratu ahalko dira.