KORRIKAren mezua txekieraz, BasqueTrande&Investment-en eskutik.
KORRIKAren mezua portugaleraz, BasqueTrande&Investment-en eskutik.
KORRIKAren mezua polonieraz, BasqueTrande&Investment-en eskutik
KORRIKAren mezua koreeraz, BasqueTrande&Investment-en eskutik.
Japoniara ere iritsi da KORRIKAren mezua, BasqueTrande&Investment-en eskutik
AnaKORRIKAren mezua janorieraz, BasqueTrande&Investment-en eskutik
KORRIKAren mezua hindieraz, BasqueTrande&Investment-en eskutik.
KORRIKAren mezua eslovakieraz, BasqueTrande&Investment-en eskutik
Garazi Arrula Ruizen mezua aragoieraz
23.KORRIKAren mezua itzuli dute aragoieraren aldeko Bomboloniar taldeko lagunek. Hizkuntza gutxiagotuen arteko elkartasunak horrelako oparitxoak ekartzen dizkigu. Hemen irakurgai.
Tos prexinaz una KORRIKA, una cursa por e ta l’aragonés?
HARRO HERRI!
Ibilbideari Elkar Saria irabazi du AEK-k
Elkar Fundazioak jakinarazi berri duenez, AEK-KORRIKAk jasoko du 2024ko ibilbideari Elkar Saria.
Elkar Saria 2016tik urtero ematen den saria da, eta haren helburua da Elkar Fundazioaren iritziz euskal kulturari ekarpen aipagarria egin duena nabarmendu eta saritzea. Fundazioak dioenez “Ibilbide osoa saritzen da, ez momentu bateko ekarpena”; eta, horretaz gain, sariaren helburua bada “taldean egindako lana indartzea, norbanakoen gainetik”.
Argitaratutako ohar baten, horrela azaldu ditu Elkar Fundazioak AEKri saria emateko arrazoiak: “Euskal Herriko biztanle guztiak euskaraz eroso bizitzeko” xedea erdiesteko, “AEK-k lan baldintza egokien faltari militantziaz, ilusioz eta ahalik eta profesionaltasun handienarekin erantzun zien”. Hala, “milaka lagun euskaldundu da AEK-ko euskaltegietan, eta milaka lagun hurbildu da euskarara eta euskararen aldeko ekimenera AEKren lanari esker, tartean 1980tik antolatzen duen KORRIKAren eskutik”.
Izan ere, ekimen honekin ez soilik AEK erakundea; KORRIKA ekimena ere saritu nahi izan du Elkar Fundazioak: “AEK-k milaka eta milaka lagun euskararen aldeko mezua zabaltzera bultzatzen ditu KORRIKAren eskutik, euskararentzat itxaropena sortuz eta mezu argia zabalduz gizartean: euskara denona da eta haren etorkizuna guztion eginkizuna da”. Azken edizioko mezuan Garazi Arrulak adierazi bezala, “euskarak ekosistema osoa behar du eta hori lortze aldera egiten du lan egunero AEK-k”.
Maiatzaren 23an egingo da Elkar Sariak emateko ekitaldia Adunan, Elkar Fundazioaren egoitzan, 18:00etan. Ibilbideari Sariaz gain, Joseba Jaka beka ere emango zaio Josu Goikoetxea Gezuragari.
Mara-Ekin Elektrizitatea operadoreak ekarpena egin dio KORRIKAri; eta zuk?
Mara-Ekin Elektrizitatea Zumaiako Internet/telefonia operadorea da, eta 0 Km-ko zuntza eskaintzen du beste hainbat zerbitzuren artean.
“Lagundu Kultura/kirola” kanpaina abiatu zuten duela hilabete batzuk; horri esker, zuntz alta berri bakoitzeko, 20 euro gordetzen dituzte KORRIKArako, ekarpen gisa.
Keinu handia, herri txiki honen harrotasuna erakusten duena. Mila esker, lagunok!
Zeuk ere, enpresa, erakunde, talde... edo norbanako, KORRIKAren aldeko ekarpena egin nahi baduzu, aukera hauek dituzu:
Transferentzia: ES70 3035 0072 02 0720037810
-
VISA txartelaz gure webgunean: ekarpenak (lotura txertatu)
-
BIZUM bidez: "korrika", "aek", edo "2043" bilatu
Ahalegina egin behar da euskaraz bizitzeko, herriaren gogotik abiatuta. Gu saiatzen ari gara horretarako premiazko babesa biltzen; hori dela-eta, ekarpen ekonomiko eske gatozkizue berriro ere, zeuek ere bat egiten duzuelakoan hizkuntza bultzatzeko helburuarekin.
HARRO HERRI!
Gehiago...
Garazi Arrula Ruizen mezua aragoieraz
23.KORRIKAren mezua itzuli dute aragoieraren aldeko Bomboloniar taldeko lagunek. Hemen irakurgai.
Tos prexinaz una KORRIKA, una cursa por e ta l’aragonés?
HARRO HERRI!
Okzitanieraren alde, HARRO!
AEK-KORRIKAk bere aletxoa jarri du okzitanieraren aldeko lasterketan. KORRIKA arduradun Ane Elordik nabarmendu bezala, "beharrezkoa ikusten dugu hizkuntza gutxiagotuen sare bat antolatzea", eta hori dela eta, 920. kilometroan parte hartu izan du AEK-KORRIKAren ordezkaritzak, Capbreton inguruan.
KORRIKAren Ahizpa txikiaz oso harro! Pichon pachon, La Passem!
Abian da La Passem ekimena!
Atzo abiatu zen La Passem ekimena, okzitanieraren aldeko Korrika Ahizpa, eta AEK-KORRIKAko kideok ere bertan parte hartuko dugu: larunbatean, maiatzak 4, 920. kilometroa egingo dugu Capbretonen.
Maiatzaren 17an, Ar Redadegen txanda helduko da, hau da, bretoieraren aldeko ekimenarena. AEK-KORRIKA maiatzaren 20an batuko da, Sant-Stefan-Brengoloù / Saint-Étienne-de-Montluc herrian, 746.kilometroan.
Hizkuntza gutxiagotuen aldarrikapena eta biziraupena bermatzeko ezinbesteko ekimenak ditugu KORRIKAren Ahizpak. Baionan, 23.KORRIKAren bukaeran, gure artean La Passem eta Ar Redadegen ordezkariak izan genituen, eta orain, maiatzean, Euskal Herri Harroari dagokio sostegua ematea. Beraz, aukera izanez gero, animatu eta batu hizkuntza gutxiagotuen aldeko lasterketetara harrotasunez!
HARRO HERRI!
23. KORRIKAren argazkiak, eskuragarri!
Zein kilometrotan eraman zenuen lekukoa? Nondik nora egin zenuen korrika?
Euskararen aldeko lasterketak iraun bitartean, egunero, argazki andana igotzen genuen geure webgunera; hala ere, ez genuen astirik izan horiek guztiak bertaratzeko, KORRIKAren furgonetan bestelako lanak eta ardurak ere egoten direlako hamaika egun horietan.
Oporren bueltan eta indarberrituta, lan horri ekin diote KORRIKAko argazkilariek, eta jada eskualdeka ordenatu dituzte argazki-albumak.
Bilatu zeure argazkia/k hemen, harrotasunez.
HARRO HERRI!