13. LAGUNTZAILE ZOZKETA - IRABAZLEAK (2022/03/04)
Hona 13. zozketaren irabazleak. Zorionak!
-
PAULETTE UHALDE (Mugerre): Lazkaoko LIZARGARATE Landetxean asteburuko egonaldi bat estudio batean, bi heldu eta bi haurrentzat.
-
FRANCISCO PIÑAR MONTAVEZ (Lodosa): Iruñeko HERRIKO TABERNAN asteburuko menua bi lagunentzat eta OTEIZA MUSEORAKO bi sarrera.
-
AMAIA BURGUETE USTARROZ (Irunberri): Zornotzako UXARTE Sagardotegian bi lagunentzako menua.
-
ANA AIS ANTXIA (Laudio): Gasteizko Principal Antzokian, bi sarrera bikoitz Semea mantsoago ibiltzen da antzezlana ikusteko martxoaren 23an eta Gasteizko ARGIA dendak emandako 50 euroko bale bat.
-
MARKEL GARITAGOITIA SALEGI (Etxebarri): BILBAO BASKET ikusteko bi sarrera martxoaren 27an eta Bilboko ITSASMUSEUMerako bi sarrera.
-
EMILIO GARCIA LEGARDA (Iruñea), ITSASO VILCHEZ ESAIN(Iruñea) eta MIGUEL LOZANO IBAÑEZ (Zangoza): Aizkorriko ARRIKRUTZ KOBAK ikusteko bosna sarrera (KORRIKA hilabetean erabiltzeko) eta PAMPLONETARIOrako bosna sarrera.
-
AUDREY FORDIN (Hazparne): Pasaiako ALBAOLA ITSAS FAKTORIArako lau sarrera eta Zugarramurdiko SORGINEN MUSEOrako beste lau sarrera.
-
ITZIAR ETXEANDIA IKOBALTZETA (Zornotza): Laudioko ENEAN Ile-apaindegian orrazketa eta mozketa eta Durangaldeko HONTZA museorako lau sarrera.
-
VANESSA SUBIRANA CACHINERO (Olot): BIBA ARDOAK emandako ardo saskia.
-
ARANTXA GOIENETXEA ERTZIBENGOA (Errenteria): SOINUENEA - Herri Musikaren Txokorako 2 sarrera.
-
NEREA ARTEAGA MARTIARENA (Lasarte): EUREKA ZIENTZIA MUSEOrako lau sarrera.
-
NAROA BEITIA IRIONDO (Ermua): Donostiako AQUARIUMerako lau sarrera.
KORRIKAren historiaren podcastak eskura
Eskura dituzue, atalez atal, KORRIKA bakoitzeko zertzelada eta pasadizo nagusiak. Proiektu xume hau www.korrika.eus webgunean aurki dezakezue, Historia atalean. Naiz Irratiarekin elkarlanean sortutakoa da, eta, beraz, irratiko uhinetan ere entzuteko aukera egongo da.
22 audio-fitxategi dira (atarikoa + KORRIKAren aurreko 21 edizioetako podcast bana), eta horien transkripzioak ere eskegi ditugu. KORRIKAren historiaren podcastak webgunearen atal berri batean kokatu ditugu, Korrikateka izenekoan. Pixkanaka-pixkanaka, KORRIKAren ondare guztia bertan biltzeko asmoa dugu.
Podcast hauekin jaso nahi izan ditugu edizio bakoitzeko zertzelada nagusiak, KORRIKAren historia beste era batez ere dokumentatzeko. Izan ere, lasterketa nagusiaren webgunean bertan, Historia izeneko atalean, edizio bakoitzak berariazko orrialdea dauka, nondik norako nagusiak, eta, orain, hor ere, edizio bakoitzaren podcasta eskura egongo da.
"...mila eta bat istorio daude edizio bakoitzaren atzean... Gurekin batera errepasatu nahi dituzu? Podcastetatan egongo gara zuen zain!".
Egin zaitez laguntzaile
Korrika laguntzailea izatearen abantailak
-
Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...
-
Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.
-
Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...
-
Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.
...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.
Eskerrik asko!
Valentzia
Kontaktua: Euskaltzaleok eta Euskal Etxea.
Egitaraua:
Apirilaren 2rako egun osoko egitaraua antolatu dute.
Argazkian egitarau osoa.
Alacant
KORRIKA Alacanten: Apirilaren 9an, larunbata, 12:00etan, Esplanadan.
Badira 4 urte Alacanteko HEOean euskara ikas daitekeela, eta bertako euskaldun eta euskararen aldekoekin 22. korrika ospatu nahi dute.
KORRIKa egingo dute eta gero bazkaria antolatu dute.
Okzitaniako Tolosa
Helmugan txalaparta egongo da, eta ondotik, poteoa hiri barnetik. Tolosa eta inguruetako euskaltzaleak parte hartzera animatu dituzte.
Bartzelona
Egitaraua:
Apirilaren 2an egingo dute KORRIKA Bartzelonan.
Egun osoko egitaraua antolatu dute, irudian ikusgai.
Bestalde, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan dagoen Etxepareren Irakurletzak antolatuta hainbat ekitaldi egingo dira bertan apirilaren 5ean (zehazteko).
Paris
KORRIKA Parisen: Martxoaren 12an, 17:00etan. Hemen bideoa ikusgai.
Betiko ibilbidea egingo dute: Pariseko Sacre Coeurretik Euskal Etxera, 3 kilometroko ibilbidea. Aurtengoa laugarren KORRIKA paristarra izango da.
KORRIKA ostean, sagardotegi afaria egingo da eta Zanonymes taldearen kontzertua.
Afaria 21:00etan izango da ( ticketak Euskal Etxean hartu beharko dira: https://www.facebook.com/maisonbasque.deparis/)
Hemen ikusgai deialdia zabaltzeko egin duten bideoa.
Shanghai
KORRIKA Shanghain: Apirilaren 9an, larunbata.
Shanghain egun osoko egitarautxoa antolatzen ari dira. Dantza, musika, jana, edana...eta nola ez, korrikalditxoa!
Gehiago...
Bremen
KORRIKA Bremenen (pandemiak eta eguraldiak uzten badute, behintzat) martxoaren 27an izango da, igandean. Bremeneko Burgerpark-ean.
Irudian egunerako prestatutako egitaraua.
Reno
12. LAGUNTZAILE ZOZKETA - IRABAZLEAK (2022/02/25)
Martxan da 12. zozketa, adi egon datorren asteko ostiralean (otsailak 25)! Zorte on!
-
GOIURI ULLIBARRI SALAZAR (Bilbo): Jaurrietako HOSTAL CASA SARIOn asteburuko egonaldi bat.
-
NAIA ERREGERENA ALTXU (Ituren): IZARRAKO FRONTOIAN menu bat bi lagunentzat eta OTEIZA MUSEORAKO bi sarrera.
-
SOKO GOÑI GOÑI (Iruñea): UXARTE Sagardotegian bi lagunentzako menua eta Durangaldeko HONTZA museorako bi sarrera.
-
JABI BALENTZIA GARATE (Soraluze): DONNAY ANAIAK. Egun pasa mendi eskaladan bi pertsonentzat eta EUREKA ZIENTZIA MUSEOrako 4 sarrera.
-
JOSE MARI LOSTADO ARRONDO (Iruñea): Pasaiako ALBAOLA ITSAS FAKTORIArako lau sarrera eta Oiartzungo SOINUENEA - Herri Musikaren Txokorako 2 sarrera.
-
FCO. JAVIER RAMOS LOPEZ (Berriozar): Iruñeko MUGA Kirolak emandako 50 euroko bale bat eta PAMPLONETARIOrako 4 sarrera.
-
BIXENTE BASTERRA ARZA (Bilbo) eta AITOR GOROSTIZAGA OLLOBARREN (Zierbena): Erandioko CICLOS ALTZAGAK emandako 25 euroko bale bana eta Bilboko ITSASMUSEUMerako bina sarrera.
-
BEGOÑA DE LA CRUZ ZUBIRI (Zizur Nagusia), MIREN GENUA MARTINEZ (Aduna), LAURA MORENO GUTIERREZ (Arrespalditza), REBECA ITOIZ BURGETE (Agoitz), UNAI OYARZABAL AMIANO (Orereta) eta JOSU IRUARRIZAGA (Gasteiz): JAKIONek emandako sorta bana euskal baserrietako produktuekin eta Donostiako AQUARIUMerako bina sarrera.
-
JEAN MARC CEDARRY (Bidarte): Zugarramurdiko SORGINEN MUSEOrako bi sarrera eta EUREKA ZIENTZIA MUSEOrako 4 sarrera.
Egin zaitez KORRIKA laguntzaile! Zure laguntzarekin egingo dugu aurrera!
22. korrikak hainbat erronka ditu, tartean, 11.000 KORRIKA laguntzailedun sarea osatzea. KORRIKA ekimen erraldoia eta jendetsua bada ere, norbanakoaren alea eta ekarpena beharrezkoak dira. Bakoitzaren ahalegin txiki horrek egiten gaitu erraldoi.
Pixkanaka, laguntzaileen multzoa areagotzen ari da. Egun, 8.000 KORRIKA laguntzaileren langa igaro dugu. Azken KORRIKAn, 9.000 izan ginen; eta, aurten, 11.000 lKORRIKA laguntzaile izatera iritsi nahi dugu. Horretarako, ahalegin berezia egitea eskatu nahi dizuegu.
Izan ere, KORRIKA laguntzailea ez da soilik 12 euroren truke jasotako pina eta txartela, hainbat dira abantailak. Gainera, aurten, ostiralero zozketak egiten ditugu, eta 300 sari baino gehiago banatzen ari gara.
Ez dugu ahaztu behar bide luzea dugula aurretik. Administrazioei dagokienez, esan behar dugu euskaltegi eta gau-eskolei bideratzen dizkieten baliabideak ez direla nahikoak oraindik ere.
Eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.
Egin zaitez laguntzaile! Eskerrik asko!
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!