![korrika munduan](/components/com_k2/images/placeholder/category.png)
korrika munduan
Sydney
Antolatzailea
Gure Txoko Sydney
Sydney-ko euskal etxeko junta eta euskara ikasleak
Egitaraua
Apirilaren 2an KORRIKA antolatuko da Sydney-en eta inguruko taberna batzuetan geratuko gara bertako jendearekin hitz egiteko eta KORRIKA zabaltzeko.
Egun osoko egitaraua antolatu dute:
Mexiko Hiria
Mexiko hirian bi ekitaldi antolatuko dituzte:
- Batetik:
Antolatzaileak
Centro Vasco México
Egitaraua
Mexikotik, Euskal Etxetik, Korrika antolatu dute apirilaren 3ra.ko.
Bestalde, UNAMeko ikasleek ere beraien lasterraldia egingo dute apirilaren 1ean. Hortaz, Korrikak Mexikon bi lasterraldi izango ditu, antolakuntza bakarrean.
- Bestetik:
Antolatzaileak
UNAM Mexiko – Etxepareren Irakurletza
Unibertistateko ikasleak dira eta euskara edota euskal kulturan matrikulatuta daude. Euskaran hasiberriak gehienak.
Kontaktua
Unai Zaballa Clares
Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser.
Egitaraua
Martxoaren 31tik eta apirilaren 10era bitartean. UNAM unibertsitatean bertan KORRIKA egitea, osasun baldintzek horrela uzten badigute. Euskal Etxeko korrikarekin bat ere egingo dute.
Horrez gain, online "KORRIKA" bat egingo dugu Gather plataforman modu sinbolikoan.
Montreal-Quebec
Antolatzaileak
Euskal Etxea - Euskaldunak Quebec
Egitaraua:
Apirilaren 2an, larunbat arratsaldean.
KORRIKA antolatu dute Quebeceko karriketan, 5 kilometroz eta 3 pasalekurekin. Ondoren, festa txipi bat antolatu dute lokalean mezuaren irakurketzeko, euskara ikasleekin. Musika zuzenean, dantza eta abar...
Cork
Antolatzaileak
Etxepareren Irakurletza - University College Cork, Irlanda
Corkeko euskal komunitatea, euskara ikasleak, unibertsitateko komunitatea eta animatzen den beste edonor.
Egitaraua
Apirilak 3 (ziurrenik)
Korrika txikia (momentuz)
Tokyo
Antolatzaileak
Etxepareren Irakurletza TUFS (Tokyo University of Foreign Studies) eta Tokyoko Euskal Etxea.
Tokyoko Euskal Etxeko kideak, Etxepare Institutuak Tokion duen irakurletzapean euskara ikasten duten ikasleak, Tokion bizi diren euskaldunak, etab.
Egitaraua
Apirilaren 3an Tokyon korrikaldi laburra egingo da, eta horren osteko bazkaria/afaria.
Londres
Antolatzaileak
Euskal Etxea - London Basque Society
Egitaraua
Apirilak 9. Zehaztu gabe.
Valladolid
Antolatzaileak
Valladolideko Euskal Etxea - Gure Txoko
Euskal etxean ekintzetan parte hartzen dugun bazkide, euskara ikasleak eta txokoko bazkideak.
Egitaraua
Apirilak 3an, goizean Euskal Etxean elkartuko gara KORRIKA 22 txikiari hasiera emateko. 15 bat km egingo ditugu. Behin korrika amaituta, Gero partaide guztientzako hamaiketakoa eskainiko dugu.
Chicago
Antolatzaileak
Chicagoko Unibertsitateko Etxepareren Irakurletza
Chicagoko unibertsitateko euskara eta katalan ikasle eta irakasleak eta Chicagoko euskal komunitatea.
Egitaraua
Ez dago zehaztuta: Apirilaren 2an edo 9an.
Boise
Antolatzaileak: Boise State University-ko Etxepareren Irakurletza - Boise State Unibertsitateko euskara saila
Egitaraua
Martxoa eta apirila bitartean KORRIKA egingo dute.
Mallorca
Antolatzaileak: Mallorcako Euskal Etxea Artea eta Palmako Euskal Etxea Arteako partaideak eta lagunak
Egitaraua
Apirilaren 2an, KORRIKA gingo dugu Son Rapinyako pilotalekuaren barrualdean eta ingurunetan.
More...
Berlin
Antolatzaileak: Etxepareko Irakurletza Freie Universität Berlin
Unibertsitateko ikasleek, EEko ikasleek, Berlineko euskaldunek, euskaltzaleek eta beste hizkuntza gutxitu batzuetako irakasle eta ikasleek hartuko dute parte.
Egitaraua
Korrika Berlinen apirilaren 2an egingo da. Berlineko kaleetan zehar Korrika antolatu dugu Berlingo Euskara Irakurletzak eta Euskal Etxeak.
Korrikaren amaieran kontzertu txiki bat, janaria eta edariak egongo dira.
Apirilaren 8an, Korrikaren aldeko kontzertuak antolatu dira. Euskal Herritik 3 talde etorriko dira Berlinera: Tatxers (Iruña), La Rekba (Donostia eta Zubieta) eta Txakurrak (Arrasate). Guztiek ere euskaraz abesten dute, eta Korrikarekin bat egingo dute.
Sahara
Saharan, Tindufeko errefuxiatu kanpamentuetan, 22. korrikarekin bat egin dute. Saharako Maratoiaren harira, errefuxiatu kanpamentuetara joandako euskaldunek KORRIKAren aldarria eraman dute bertara.
Horrez gain, erronka helduz, aurtengo KORRIKAren mezua hassaniara itzuli dute. Hassania sahararren hizkuntza gutxiagotua da eta ahoz mantentzen da. Hemen bideoa ikusgai.
Valentzia
Kontaktua: Euskaltzaleok eta Euskal Etxea.
Egitaraua:
Apirilaren 2rako egun osoko egitaraua antolatu dute.
Argazkian egitarau osoa.