Barnetegiak Barnetegiak
korrika munduan

korrika munduan

mardi, 22 février 2022 11:23

Alacant

KORRIKA Alacanten: Apirilaren 9an, larunbata, 12:00etan, Esplanadan.

Badira 4 urte Alacanteko HEOean euskara ikas daitekeela, eta bertako euskaldun eta euskararen aldekoekin 22. korrika ospatu nahi dute.

KORRIKa egingo dute eta gero bazkaria antolatu dute.

 

mardi, 22 février 2022 11:21

Okzitaniako Tolosa

Denak Bat Okzitaniako Tolosako euskal kultur elkartea da. Euskal Etxe bihurtzeko prozesuan abiatu da aurten, Tolosan euskal kultura garatzen eta hedatzen segitzeko xedez. Beraiek antolatu dute aurtengo Korrika.
Tolosan apirilaren 2an, larunbatean, euskararen alde egingo dute KORRIKA. 15:00etan abiatuko da, Saint-Pierre plazatik.
Helmugan txalaparta egongo da, eta ondotik, poteoa hiri barnetik. Tolosa eta inguruetako euskaltzaleak parte hartzera animatu dituzte.

 

mardi, 22 février 2022 11:20

Bartzelona

Egitaraua:

Apirilaren 2an egingo dute KORRIKA Bartzelonan.

Egun osoko egitaraua antolatu dute, irudian ikusgai.

 

Bestalde, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan dagoen Etxepareren Irakurletzak antolatuta hainbat ekitaldi egingo dira bertan apirilaren 5ean (zehazteko).

 

mardi, 22 février 2022 11:18

Paris

KORRIKA Parisen: Martxoaren 12an, 17:00etan. Hemen bideoa ikusgai.

Betiko ibilbidea egingo dute: Pariseko Sacre Coeurretik Euskal Etxera, 3 kilometroko ibilbidea. Aurtengoa laugarren KORRIKA paristarra izango da.

KORRIKA ostean, sagardotegi afaria egingo da eta Zanonymes taldearen kontzertua.

Afaria 21:00etan izango da ( ticketak Euskal Etxean hartu beharko dira: https://www.facebook.com/maisonbasque.deparis/)

Hemen ikusgai deialdia zabaltzeko egin duten bideoa.

 

mardi, 22 février 2022 11:16

Shanghai

KORRIKA Shanghain: Apirilaren 9an, larunbata.

Shanghain egun osoko egitarautxoa antolatzen ari dira. Dantza, musika, jana, edana...eta nola ez, korrikalditxoa!

mardi, 22 février 2022 11:15

Bremen

KORRIKA Bremenen (pandemiak eta eguraldiak uzten badute, behintzat) martxoaren 27an izango da, igandean. Bremeneko Burgerpark-ean.

Irudian egunerako prestatutako egitaraua.

 

mardi, 22 février 2022 11:14

Reno

Renon, KORRIKA  martxoaren 27an 11:00etan egingo dute. Aurreko urteetan bezala ekintza xume bat egingo dute, bertako euskaldun multzo baten artean. Renoko Korrika Euskal Artzainaren Monumentuaren inguruan egingo dute, euskaldunontzat esanahi berezia duen paraje batean.

Joan den urtean, geure asmoen berri eman genuen: AEK-k, KORRIKA kulturalaren bidez, lan bat sarituko du bi urterik behin, 23. ediziotik aurrera, hain zuzen. Orain, ordea, jakinarazi nahi dugu proposamenak jasotzeko epea dagoeneko ireki dela; oinarriek diotenez, beka-deialdian parte hartzeko dokumentazioa 2021ko urriaren eta 2022eko urtarrilaren artean aurkeztu beharko da, 2022ko urtarrilaren 31n, beranduenez.

Euskal sortzaile ororentzat izango da, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan behar dute.

Bekaren xedea da euskal kulturaren baitako sormen-lanak bultzatzea, eta, 23. KORRIKAtik aurrera, KORRIKA kulturaleko ekitaldi nagusia taxutzea.

Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 23. KORRIKAko kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2023ko azarotik 2024ko apirilera, hain zuzen.

Urrats hau eginda, hemendik bi ediziotara begira jarriko gara: batetik, kultur sorkuntzari beste bultzada bat emateko; bestetik, KORRIKAko kultur eskaintza guztiz berritzeko. Hori dela eta, tartean izango den edizioa, 22. KORRIKA, 2021eko azaroan aurkeztuko dugunez, kultur eskaintza beste era batean osatuko dugu, elkarlana bultzatuz, Euskal Herrian abian izango diren sorkuntza-lanak KORRIKAn ere sustatuz eta leku gehiagora eramanez.

Bekaren oinarriak hemen.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!