Non batuko zara 23.KORRIKAra?
Ordu gutxi barru abiatuko da Irundik, Baionarako bidean, euskararen aldeko ekimen erraldoia eta hunkigarria. Hamaika egun eta hamar gautan Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatuko ditu. Herri Harroaren bizipoza, irriak eta euskararen aldeko orroak izango dira nagusi gaurtik eta martxoaren 24ra bitartean. Lasterketa bitartean gozatu momentua, lekua edo pankarta eskua izan ala ez; KORRIKAren furgonetan zoro zoragarri batzuk egongo dira argazkiak eta bideoak ateratzen, eta gerora webgune honetan zein AEK-KORRIKAren sare sozialetan partekatuko ditugu. Horretaz gain, KORRIKAren doako app-an (Android zein IOS) kilometroen bideoak egongo dira eskuragarri.
Izan KORRIKAren parte!
KORRIKAn parte hartzeko modu asko dago: batzuek lasterka egingo dute, beste batzuek espaloian txalo egingo dute petoa jantzia (edo jantzi gabe), eta beste batzuek, munduaren edozein txokotan egonda ere, Korrika Laguntzailea egingo dira, eta KORRIKA Txikiak antolatuko dituzte.
KORRIKA non, KORRIKAzaleak han
Korrika egiteko asmoa baduzu, KORRIKAren ibilbidea kuxkuxeatu eta erabaki non batuko zaren, webgunean zein KORRIKAren applikazioan begira dezakezu. Hemen hiriburuetako termometroak, hau da, ibilbidea eta ordutegiak auzoz auzo.
BATU 23.KORRIKARA!!
![](/images/termometroak/23/23K_Maule.jpg)
![](/images/termometroak/23/23K_Donibane_Garazi.jpg)
![](/images/hiriburuak-kartelak/Termometroa_Iruna23.jpg)
![](/images/hiriburuak-kartelak/Termometroa_gasteiz23.jpg)
![](/images/hiriburuak-kartelak/Termometroa_bilbo23.jpg)
![](/images/hiriburuak-kartelak/Termometroa_donostia23.jpg)
![](/images/termometroak/23/23K_Baiona.jpg)
Egin zaitez laguntzaile
Korrika laguntzailea izatearen abantailak
-
Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...
-
Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.
-
Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...
-
Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.
...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.
Eskerrik asko!
Laponia
EUSKALTEL FUNDAZIOAk eta AEK-KORRIKAk babesletza-akordioa sinatu dute
KORRIKA arduradun Ane Elordik eta Euskaltel Fundazioko zuzendari Sabino San Vicentek babesletza kontratua sinatu dute.
Euskaltel Fundazioak 23.KORRIKAren mezua lau haizeetara zabaltzen lagunduko dio KORRIKAri, eta langileek euskararen aldeko ekimenean parte hartuko dute Derion eta Donostian eskuratutako kilometroetan.
Euskaltel Fundazioa ere Harro Herri!
Egin zaitez laguntzaile
Korrika laguntzailea izatearen abantailak
-
Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...
-
Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.
-
Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...
-
Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.
...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.
Eskerrik asko!
Abiatu da 23. KORRIKA, Irundik Baionarako bidean
Heldu da momentua, erakus dezagun Herri Harroa garela, gauden harro garenaz, eta egiten dugunaz. Bete ditzagun etxe, kaleak eta errepideak euskaraz.
Euskararen aldarria daraman lekukoa irten da Irundik, azkenik, eta Baionan izango da 10 gau eta 11 egun barru.
Hasiera-ekitaldia eguerdian izan da, 15:30ean, San Juan plazan instalatu den oholtzan. Bertan, AEKren hainbat eledunek hastapena eman diote lasterketa erraldoiari, Maddi Sanz arpa-joleak eta Koldo eta Xabi Sorzabalbere txalapartariak lagundurik. Performance txiki batekin, Aize Otaño AEK-ko Artezkaritza kideak eta Beñat Alzaga Bidasoko AEK-ko zuzendariak azaldu dute oraindik zer beharrekoa den KORRIKA; eta, ondoren, azken eguneko mezu sekretua sartu du lekukoan Ane Elordi ekimenaren koordinatzaile nagusiak.
Lehendabiziko kilometroak
Bidasoko AEK euskaltegiko 11 irakaslek eraman dute lekukoa lehendabiziko kilometroan. Bidasoako EKTk hartu du ondoren; eta gero, hurrenkera honetan: EH Bildu Irun, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea, Labe Gorri-Aldabe, Mosku Euskalduna, Burrunba Elektrotxaranga, Irungo Udala, Larreaundi-Olaberria Auzo Elkartea, Eguzkitza eta Belasko ikastetxeak, Cepa Bidasoa HHI eta Pio Baroja BHI, Irungo mendizaleak, Bidasoako ESI Osakidetza, CD Bidasoa, CIFP Bidasoa LHII, LHII Plaiaundi, Izarkom Koop. Elk., Muxikoak, Aita Menni, Kateko Auzokideak eta Argitrans-ek. Ondoren, Hondarribian barrena ibiliko da KORRIKA.
Jaiak aurrera darrai!
Korrikak Bidasoa eskualdea zeharkatu bitartean, Irun jai giroan jarraituko dute.
Hemen hasiera eguneko jaiaren egitaraua.
Gogoratu: KORRIKAri zuzeneko jarraipena egin ahal zaiola webgune honetan zein sare sozialetan. Hortaz gain, KORRIKAren telefonoetako applikazioan kilometroen bideoak egongo dira. Deskargatu (IOS eta Android bertsioak), doakoa da, gainera!
Harro plazan, online zein kanpoko bizitzan.
Harro herri, eta harro KORRIKAn!
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
Viña del Mar
Eguna zehaztu gabe. Laster informazio gehiago!
Cachabuco (Argentina)
NIkaragua (León hiria)
Mexiko Hiria
Euskal Etxeko kideak eta UNAM irakurletzako ikasleak, KORRIKA Mexikon. Martxoaren 17an.
Korrika Txikia hirian zehar, herri bazkaria eta bazkaloste musikatua.
More...
Alacant
![](/images/KORRIKA_ARGAZKIA_ALACANT_HEO.jpeg)
Melbourne
Sydney
KORRIKA Sydneyn, Gure Txoko Euskal etxeak antolatuta. Martxoaren 24an, 11:30ean.