Rifeko Amazigerara itzuli dute Korrikaren mezua
Miloude El hankarik itzuli du aurtengo KORRIKAren mezua, 22. korrikak munduaari luzatu dion erronkari helduz.
Txileko Santiago
Txilen ere Korrika antolatu dute, Santiagon egingo dute, apirilaren 2an, 09:00etan.
Suecia zubian jarri dute hitzordua, Providencian.
Viñan del Mar herrian ere antolatu zuten, apirilaren 9an
Korrikaren mezua esperantoz
Esperantoz ere irakur daiteke 22. korrikaren mezua, mundu osoa zehar lau haizeetara zabal dadin! Wilson de Moraesek helarazi digu, Sortarazi elkartearen izenean.
Portugaldik erronkari heldu diote
Portugaldik 22. korrikaren mezua portugaleraz bidali digu Wilson de Moraesek, Sortarazi Elkartearen izenean!
Lena Bialkowskak polonierara itzuli du mezua
Poloniaraino iritsi da 22. korrikaren aldarria. Euskara ikaslea den Lena Bialkowskak bat egin du erronkarekin eta mezua polonierara itzuli du.
Washington
KORRIKA Washingtonera ere iritsi da. Apirilaren 3an, igandea, egingo dute euskararen aldeko ekitaldia. Hamaiketan egin dute hitzordua metroko Smithsonian irteeran. Bertatik abiatuko da korrikaldia eta ondoren mokadutxoa izango da Freer Gallery of Art-en. Era berean, parte hartzaileen artean KORRIKAren adleko diru bilketa egingo dute.
Katalanek ere ekarpena egin dute
Katalanera itzuli dute 22. korrikaren mezua. Katalunian, KORRIKAk badu ahizpa bat, Correllengua, katalanaren aldeko ekimena. Udaberri amaieran emango diote hasiera horri. Eta lehenago, KORRIKArekin bat egin nahi izan dute, Correllenguako lagunek katalanera itzuli dute.
KORRIKAren Iruñeko Aurkezpen Soziala: «Hitzak aski ez direnean, HITZEKIN beharko dugu»
Hitzak aski ez direnean, HITZEKIN beharko dugu 22. KORRIKArekin batera.
KORRIKAren 22. edizioa hasteko bi aste baino falta ez direnean, ehunka herri eta auzotan Korrika Batzordeak lanean ari diren honetan, Iruñean egin da aurtengo edizioaren lehendabiziko KORRIKAren Aurkezpen Soziala, Nafarroako Antzerki Eskolan (Bilbon heldu den astean egitekoa da, 24an). Lekuko erraldoiak Amurriora bidaiatu du Garestik martxoaren 10ean, furgonetak prest daude, hasiera eta bukaera ekitaldietako egitarauak zabaltzeko prest... KORRIKA hastea baino ez da falta.
KORRIKAren spotarekin ekin dio ekitaldiak arratsaldeko 19:00etan, eta Laura Villanueva aktoreak hartu du aurkezteko ardura. Ikasle batek eta irakasle batek osatutako bikoteak hartu du lekukoa gero, eta AEKren bizidekarrean aritu dira KORRIKAk beste edizioetan ekarri dizkien bizipen eta sentimenduen haritik tiraka, haiek direlako AEKren hauspoa. Aitziber Balantzategi AEK-ko Artezkaritza kideak hartu du ondoren hitza, 60tik gorako gonbidaturen aurrean (erakundeetako ordezkariak, jendarte-eragileak...), eta besteren artean KORRIKAren bi helburuek oso presente dirautela nabarmendu du: «euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta AEKren eguneroko jardunerako dirua biltzea».
Aurtengo abestiaren bideoklipa ikusi dute gonbidatuek, eta Asier Amondo 22. KORRIKAren arduradunak egin du bigarren hitzartzea. «Gogoa eta ilusioa» aipatu ditu, eta horren adibidetzat jarri du Korrika Laguntzailearen figurak 9.000 kide baino gehiagoren babesa jaso duela, eta 11.000 gainditzea ere espero dela. Herri bat zain dagoela esan du, KORRIKArekin maiteminduta dagoen herri bat, euskararen gogoa lau haizetara zabaldu nahi duena.
Lasterka, arineketan, antxintxika... KORRIKA hastea baino ez da falta. Amurriotik Donostiara. Martxoaren 31tik apirilaren 10era. 2.575 kilometro. Korrika.
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!
Korrikaren mezua náhuatl hizkuntzara itzuli dute
Náhuatl hizkuntzara itzuli du Patrick Johansson UNAMeko Filosofia eta Letren fakultateko irakasleak. Milpa Alta, Tlacotenco eta inguruetako hizkuntza gutxiatua da, gaur egun, Mexiko Hiriak irentsitako eremua.
Sariduna izan zara? Bidali argazkia!
Ostiralero hainbat sari zozkatzen dira Korrika laguntzaileen artean: asteburuko egonaldiak, otorduak, erosketa-bonoak, saskiak, etab. Hamaika babeslek egin dute 22. korrikaren aldeko ekarpena, eta horiei esker Euskal Herri osoan banatu dira opariak. Zu izan al zara saridunetako bat? Horrela bada, atera argazki bat saria gozatzen eta bidali This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidera.
Dagoeneko, 18 egun baino ez dira falta Korrika Amurriotik abiatzeko. Egun 9.400 inguru gara, eta Korrika amaitu orduko 11.000 Korrika laguntzaile izateko erronka proposatu dugu. Batu zaitez gure sarera!
Korrika laguntzailea izatearen abantailak Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago... Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu. Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan... Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez. ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.Egin zaitez laguntzaile
Eskerrik asko!