Brusela
Bruselan ere KORRIKA antolatu dute aurten eta inguruko euskaltzaleak gonbidatu nahi dituzte.
Martxoaren 20an egingo dute eta egitarau zabala antolatu dute. Bruselan, Warendepark / Royal Park-en dagoen musika kioskoan (Brussel- Centraal tren geltokitik 5 bat minutura oinez) egingo dute.
EGITARAUA:
13:00etan: Elkartu eta hasiera. Korrika petoak salgai egongo dira!
13:30ean: KORRIKA! Arabako Trebiñu aldean erositako kilometroa korrituko dugu!
14;00tan: Pintxo-pote euskalduna!
Parkean lortzen dugun diru guztia, Korrikako kilometroa ordaintzeko, eta beraz, AEK laguntzeko izango da.
15:30ak aldera: Vlaams Huis-era joango gara. Royal Park-etik 10 bat minutura dagoen Vlaams Huis-en Korrika jaiak jarraituko du!! (Helbidea: Druperstraat 20)
Oaxacatik Zapoteco hizkuntzan jaso dugu mezua
Oaxaca inguruetara ere iritsi da KORRIKAren aldarria eta zapoteco hizkuntza gutxiagotura itzuli dute aurtengo mezua. Javier Castellanos arduratu da itzulpenaz. Biztanleriaren eta Etxebizitzaren XII. Errolda Orokorraren bidez, 2,011 udalerri identifikatu zituzten, eta horietako bakoitzean biztanleriaren % 5k edo gehiagok hitz egiten du zapoteco hizkuntza. 1.186 herri daude, eta horietan 10 pertsonak edo gehiagok hitz egiten dute hizkuntza. Hala ere, zapotecoaren baitan, hainbat dira dauden aldaerak.
Chiapasen Maya Tsotsil hizkuntzara itzuli dute mezua
Chiapasetik iritsi zaigu erronkara batu diren bigarren komunitatearen mezua. Zehazki, Maya Tsotsil hizkuntza gutxiagotura itzuli dute 22. Korrikaren mezua, Zinacatan inguruko dialektoa erabiliz. Sna jtz'ibajon elkarteko kideak arduratu dira itzulpenaz, Guadalupe de la Torre Sanchez eta Juan Benito de la Torre Lopez.
Medellin
Antolatzailea
Fundación Centro Vasco Gure Mendietakoak
Adin guztietako 20 bat laguneko taldea. Euskal Etxeko kideak eta ikasleak.
Egitaraua
Zehazteke. Medellinen KORRIKA txiki bat egingo dute Euskal Etxeko kide eta ikasleekin.
New York
Antolatzailea
Euzko Etxea of New York
New York hiriko euskal etxeko kideei eta bertan bizi den euskal komunitatea eta lagunei zabalduta egongo da ekintza.
Egitaraua
Korrika txiki bat egingo dute apirilaren 2an, larunbata, eguerdiko 12:00etan Central Parken.
Varsovia
Antolatzailea
Etxepareren Irakurletza - Varsoviako Unibertsitatea
Euskara eta Euskal Kultura ikasten ari diren Varsoviako Unibertsitateko ikasleak eta Euskal Herriko Erasmus ikasleak.
Egitaraua
Apirilaren 7an Varsoviako Unibertsitatean Euskara eta Euskal Kultura ikasten ari diren ikasleen eta Euskal Herriko Erasmus ikasleen KORRIKA eta euskal festa.
Varsoviako Unibertsitateko campus nagusitik abiatuta, Varsoviako Krakowskie Przedmiescie kale nagusian zehar.
KORRIKA ostean bertso eta euskal dantzen tailerra Euskal Herriko ikasle eta poloniar ikasleen artean.
Helsinki
Antolatzailea
Etxepareren irakurletza - Helsingin Yliopisto
Euskal ikasle eta Helsinkiko euskaldun taldea edo interesa duen edonor batzea da asmoa.
Egitaraua
Apirilak 1ean KORRIKA txiki bat antolatuko dugu Helsinkin eta ondoren pikoteo euskaldun bat antolatuko dugu. Aldez aurretik ikasleekin KORRIKA zer den landuko da eskura jarri zaizkigun materialekin, eta kultura klaseak erabiliko ditugu oinarrizko euskal dantza batzuk zein herri kirol batzuk ikasteko.
Leipzig
Antolatzaileak
Etxepareren Irakurletza eta bertako Euskal Etxea.
Egitaraua
Batetik, urtero martxo amaieran Leipzigeko unibertsitatean antolatzen den ikastaro intentsiboko ikasleekin ekintza bat antolatu nahi digu, Leipzigen zein unibertsitatean ikusgarritasuna emateko KORRIKAri. Korrika txikitxo bat antolatu eta dinamizatuko da campusean.
Eeuskarari eta korrikari ikusgarritasuna eman nahi diogu eta bestetik ikasle ohiei edo beste taldeetako ikasleei gonbita luzatuko zaienez euskara ikasleen elkar ezagutza sustatzeko saiakera egingo dugu.
Sydney
Antolatzailea
Gure Txoko Sydney
Sydney-ko euskal etxeko junta eta euskara ikasleak
Egitaraua
Apirilaren 2an KORRIKA antolatuko da Sydney-en eta inguruko taberna batzuetan geratuko gara bertako jendearekin hitz egiteko eta KORRIKA zabaltzeko.
Egun osoko egitaraua antolatu dute:
Mexiko Hiria
Mexiko hirian bi ekitaldi antolatuko dituzte:
- Batetik:
Antolatzaileak
Centro Vasco México
Egitaraua
Mexikotik, Euskal Etxetik, Korrika antolatu dute apirilaren 3ra.ko.
Bestalde, UNAMeko ikasleek ere beraien lasterraldia egingo dute apirilaren 1ean. Hortaz, Korrikak Mexikon bi lasterraldi izango ditu, antolakuntza bakarrean.
- Bestetik:
Antolatzaileak
UNAM Mexiko – Etxepareren Irakurletza
Unibertistateko ikasleak dira eta euskara edota euskal kulturan matrikulatuta daude. Euskaran hasiberriak gehienak.
Kontaktua
Unai Zaballa Clares
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
Egitaraua
Martxoaren 31tik eta apirilaren 10era bitartean. UNAM unibertsitatean bertan KORRIKA egitea, osasun baldintzek horrela uzten badigute. Euskal Etxeko korrikarekin bat ere egingo dute.
Horrez gain, online "KORRIKA" bat egingo dugu Gather plataforman modu sinbolikoan.